Resumen
Araba Behe Erdi Aroan bere testuen bidez liburuan biltzen diren hirurogeita zortzi dokumentuek multzo zabalago baten zatia osatzen dute. José Ramón Díaz de Durana liburuaren egileak dokumentu horiek erabili ditu azken hamabi urteotan, helburu amankomun batekin: Arabako garapen historiakoaren gakoak ezagutzea eta Erdi Aroko azken mendeetako bikaera interpretatzea. Bere aukeran aldaera ugari ezarri nahi izan ditu elkarrekin- Gaien, tokiei, denborei dagozkienak-multzo orekatua lortzearren, bertan jatorri desberdinetako dokumentuak, eskualde desberdinei eta kronologia luze horren gune desberdinei dagozkien dokumentuak biltzen direlarik. gainera, Arabako bilakaera historikoaren ezagutzari dagokionez, autoreak funtsezkotzat hartzen dituen testu multzoen bilduma egin da; XIII. mendearen lehen hamarraldian amaitzen den kontaketa da, bertan egungo Araba Moldatzen duten lurraldeetan bizi ziren gizon eta emakumeen giza abentura, partez bederen, berrosatu nahi izan delarik.
Artículos
Titular