Florence Delay: "Irakurketak eta idazketak emaiten duen askatasuna ez dugu neurtzen; denbora eta espazioa ezaba daitezke"

2000-04-14

HONTAAS, Sophie

Elkarrizketa: Florence Delay Florence Delay, idazlea "Irakurketak eta idazketak emaiten duen askatasuna ez dugu neurtzen; denbora eta espazioa ezaba daitezke" * Traduction au français de l' original en basque Sophie Hontaas Florence Delay, 1999. urteko Paris hiriko eleberri sariaren irabazlea da "Dit Nerval" argitalpenagatik. Liburu hau "ibilaldi bat bezakalakoa da, Gerard de Nerval idazle frantsesa eta nere aitarekin antolaturiko ibilaldia da". Zazpi eleberri, entsegu eta antzerkien idazlea, Jon Doni Johaneren ebanjelioaren itzulpen lanetan ari da; "La Bible 9" izenpean ezagutzen den egitasmoaz 2001 urtean gozatuko dugu. Aurkezten diguzu zure biografia eta bibliografia? Parisen sortu nintzen, duela urte andana batzu, nere haur denbora Parisen iragan dut bainan haurtzaroan oporrak pasatzen nituen Euskal Herrian, nere aitatxi eta amatxiren etxean, Baionan eta ere Euskal Herri barnean, herri ttipi batean, Iholdin, zeren eta nere amatxik han bazuen etxe bat. Etxe hori biziki maite genuen, zeren eta nere aita zenak ere uda guziak han pasatu zituen. Gero nere aitatxi ta amatxi zendu direnean, Parisen bakarrik egon nintzen. Gero, mirakulu baten ondorioz bezala, nere aitatxik eta nere burasoek etxe ttiki bat zeukaten Biarritzen, usu etortzen nintzen eta adin batetik goiti, kasik bethi, 1983a geroz. Goi mailako ikasketak segitu nituen gaztelaniaz, bainan ainitz dudatu nuen zeren eta nahi nuen antzerkilari izan bainan bizi behar zen. Sorbonneko fakultatean izendatua izan nintzen eta gero literatur orokorra eta konparatua, eremu aberatsago zelakotz gaztelaniaren arloa baino. Denbora batez, txandaka ari nintzen, irakaskuntzan, irakurketan, itzulpenetan eta fikzioetan. Honek eramaten nau nere liburuen argitalpenari: idatzi ditut 7 eleberri, Gallimard argitaletxean, gero entseiuak, gero antzerkia Jacques Roubaudekin (1) gero itzulpenak gaztelaniatik eta Ipar Ameriketako Indioetaz. Nola hasi zinen idazten, zein urtetan? 12 13 urte nituelarik Landesetan nere aitak zuen etxe batean,eta hor udako oporrak iragaiten genituen, nahi nuen idatzi antzerki bat Frantziako Iraultzaren denboran kokatua zena (2). Gu bezala Miradour herrian bizi jenteak ziren 1789an, bainan iraultzaren berria ez zen heldu, urteak pasaz biziki txarra zen (erriz). Gero idatzi ditut olerkiak maite nituen idazleek bezala: Federico Garcia Lorca, Borges eta gero erabaki nuen literatura ez zidala interesatzen, nahi nuen antzerkilari izan. Eleberria berantago hasi dut. Hala ere, eleberri bat idatzi nuen Gallimard argitaletxeak onartua, 22 urte nituelarik eta gero bazen olerkari bat biziki maite nuena Rene Char. Harek erran zidan, zirriboro bat zela eta ezin zela hori argitaratu. Orduan adeitasunez joan nintzen Gallimard etxerat eta gaur egun eskertzen dut beharrik ez zuela ateratu nere lehen liburua hain gazterik eginik eta hain traketsa. Nere lehen liburua, eleberria, nere idurikotz, duin zena erakusteko, argitaratu dut 30 urteetan. Orduan azken liburu hau "Dit Nerval", nola deitzen duzu? Hau da ibilbide bat bezala, nere aita zenarekin eta Gerard de Nervalekin (3), nik antolatua. Erran daiteke autobiografikoa dela? Ez dut biziki maite hitz hori, beste bat nahiago dut, "bizia", esanguratsuago da. Neretzat autobiografikoa itxusi da eta gainera, ulertzen duzu, literaturan edo dena autobiografikoa da eta batez ere ez, erran arrunta da. Bistan dena idazten dugula gure izanarekin eta dugunarekin. Orduan hor, nola ditudan oroitzapen batzu nere aita zenarekin, pentsatzen dut badirela nere biziko zati batzu kurutzatu ditudanak nere aita zenaren eta Nervalen biziekin. Ikusten duzu neri gustatzen zautan hitza da "bizia". Liburu hori irakurtzearekin despistatu nauena da, denboraren eskala, zure haur denborako oroitzapenak, erraiten duzu "ni", Nerval. Badakizu, idazten denean, eleberrian edo saiakeran, bakarrik aukera emaiten dauzu denboratik ateratzeko, denborak nahasten dira, eta hori liluragarria da. Nola Jesus Kristo hiletarik arrapiztu zen, edozein idazleek edo irakurtzaleek hilak arrapiztenditu. Literaturak arrapizten ditu ahantzi ditugun jendeak. Badaude idazle eta olerkari ainitz desagertuak eta egun batez norbaiten kartsuari esker berrriz pizten dira. Baionan irakurtzale batek erosten duelarik liburuska bat merkealdietan saltoki batean berriz piztuko du irakurtzen duena. Hortarako neretzat da izugarriko gunea literatura. Denbora ezaba daiteke, espazioa baita ere, ez dugu neurtzen aski nolako askatasuna emaiten duen irakurketak eta idazketak. Orduan, baimena hartu dut orainean idazteko, 8 9 urtetan iragan diren gertakariak (irriak) Zure aitaren bulegoan ziren liburuen oroitzapenekin, olerkia bethi hor zen. Egia erran sortu naizen etxean, liburuak eta liburutegiak zaudela gela guzietan. Nere aitak maite zituen batzu, eta nere amak beste batzu. Gauza desberdinak irakurri ditut bi motako liburutegietan. Horek oroitarazten dit maitatu dudan norbait, Avilako Santa Teresa (4). Bere etxean ere baziren bi liburutegi: bata baimendua, hor ziren liburu sainduak, baina latzak, eta bestea bere amaren liburutegia liburu debekatuekin, zaldun eleberriak. Avilako Teresak saindu izan baino lehen nahi zen zaldun izan eta joan da bidez bide bere anaiarekin. Ezin da deus ulertu, sortu dituen serora eskoletan, ez eta ere Karmelean, ez baldin badakigu zaldun maneran sortu duela Jesusen zaldun ordena. Bere helburua zen jenteak salbatzea eta hola saindu bilakatzea. Avilako Santa Teresak ainitz zor du bere amaren liburutegiari. Nerval nun ibili da liburutegi baimenduan edo debekatuan? Noski liburutegi baimenduan, nere aitak biziki maite zuen, ezagutzen zituen harek idatzitako delako Les Chimères (Kimerak) gogoz. Bainan nik beldurra nuen zereneta idazle handi horiek bezala zorigaitzean bizi zen, eta nere aitak artatzen zuen, eri zenean, burua galtzen zuelarik, zainetatik gaizki. Eta ni, ttikian, biziki alaia nintzen, nahi nintzen izan zoriontsu eta nahi nuen izan zoriontsu idaztearekin. Nitarik baztertu ditut itxura batzu lotuak zirenak minarekin, dolorearekin. Nahiz eta Nervalekbere buruaz beste egin, atzeman dut pertsonai ilun hortan, gizon alaia zela, gu denok bezala, bidaiak maite zituenak, ibilbide romantikoak Bohemiako gaztelu ttipietan, izugarriko kontatzailea, askatasun handiz, mintzo zena, autobiografikoa izan gabe. Olerkari hortaz maite mindua izan naiz nahiz eta alderantzizko ideiekin ezagutzen nuen. Orduan ibilbide hori da bide kurutze bat olerkien unibertsoa, mediku unibertsoa eta psikiatriaren artekoa. Adierazten diguzu bide kurutze hori! Bizi ditugun denborak daude sailkatuak. Nere aita zena zen psikiatra handi bat baita ere idazle handia. Maite zuen anitz olerkia eta nahi zituen disziplina desberdinak ados eman. Aniztasunaren alde zen eta zion ainitz galtzen ginuela bakarrik egoiten bagine sail batean hertsiki. Erraiten zuen mugitu behar zela, beste arloak ezagutu. Eman dezagun, nere formakuntza da hispanista, bainan uste duzu gaztelania ezagutzen dudalakotz ez dudala irakurtzen ahal delako "Les Mille et une nuits" (5) hizkuntza hori menperatzen ez dudalakotz. Ez dugu egon behar gure baitan hetsiak, baina bai mugitu eta besteen erremuetan sartu, gosea eta egarria senditzen dugun bezala. Horregatik etxe ttipi hau ukan dudalarik Biarritzen, ez nuen deus ezagutzen Euskal Herriko historiaz, gutti baizik. Solas batzuk erabili eta oroitu naiz zernahi gertakari zegoela hemen eta ez nekiela deus: Euskal Herria bi zatitan dagoela, iparraldea eta hegoaldea, ETAren irizpidea nuela paristar baten ikuspuntutik. Nazkatua nintzen gauzak ez jakiteaz. Ez baldin banuen hori senditu ez nuen sekulan idatziko "Etxemendi" (6). Historia da Ameriketatik euskaldun bat heldu dela Euskal Herrira ondoriotasun baten biltzeko. Neri gertatu zitzaidan bezala. Iristen da Biarritzera, (pertsonaia ezarri dut nere lekuan balitz bezala) eta hortik goiti, mintzatu naiz jenteekin, 1987ean, Egineko zenbaki guziak irakurri ditut eta gero gertakariak asmatu ditut. Ez baldin banintzen honerat etorri, ez nuen sekulan eleberri hori idatziko. Ez dut euskara mintzatzen bainanhitz anitz ulertzen ditut. "Nerval" ere hastapenean, bere gazte denboran, oinordezko ontasun bat ukan zuen, zure historia bezala da ote? Lotura egin dut zereneta nere aita zena eta Nerval, kirurgilari seme dira eta sendakuntza munduan aitek nahi lukete beren semeek har dezatela segida. Nere aitatxiren ametsa, Delay medikuaerena, Baionako auzapez egona, bere semeak har zezala haren segida. Labrunie medikua, Nervalen aita, Napoleonen gudalostean kirurgian ibiliak, amesten zuen bere seme bakarra, Gérard Labrunie (3) hura ere bera bezala kirurgilari izan zela. Zer gertatu da? Nervalek bakarrik zuen pentsatzen olerkariari, Charlemagne lizeoan zenean bere adiskide Theophile Gauthierekin (7). 18 urteetan itzuli zuen Goethen Faust. Gero bere aitatxiren ontasunak bildu zituen eta joan zen. Nere aita zena zintzoago izan zen, baina hala ere atxeman du kirurgia mundutik ihes egitea, psikiatriaren bidez. Maisu handi bat izan zen. Buruko eritasunak dira eremu izigarria, ukitzen du memoria, gai filosofikoak eta psikiatriaren bidez literaturari lotzen zaio. Dit Nerval, delakoan, idatzi dudan bezala, bata ero eta bestea psikiatra bilakatu dira. Beraz, bethi pentsatu dut, Aita Nervalen baita ere Prousten mediku hoberenea izango zela. Uste duzia poesiaren bidez psikiatriaren orrialdeak idatz ditaikela eta alderantziz? Erran nahi duzuna, ulertzen dut. Badakizu Dostoïevski (8) epileptiko handia izan ez balitz errusiar literaturazko eleberri garrantsisuenak faltako liratekela. Bai uste dut psikiatra batek Dostoïevski obra ikertzen bizi osoa erraman lezakela baina bego ez du horek Dostoïevskiren geinua esplikatzen. Mendeetan izan da mediku protestante eta katolikoen artean, mediku izateko oihitura bat. Jakintzu handiak izan zirenak eta olerki miresgarriak utzi zigutenak. Ez ziren aditu mugatuak adibidez Malharmé (9), Henri Mondor (10) izeneko mediku biziki handi zena berriz aurkitu zuen. Literaturaz, margolaritzaz edo ederlan guziez zaletu ziren mediku handi leinu osoa izan da. Blaise Pascal(11), matematiketan genio osoa izan da, nahiz harenganik atxikitzen ditugun bakarrak bere "Pensées" (gogoetak) edo "Les lettres Provinciales" (Probientzietako gutunak). Pentsatzale eta idazle handi bezain beste matematikalari handia zen. Gure egunetan dena biziki zorrotz eta aditua bilakatu zaigu baina zergatik horrek behar dituzke beren uztaietan korda bat baino gehiago izatea ostopa? Ez ote da hori, hain zuzen, Nervalen bestelakotasuna erakutsiz zure liburuan aldeztu duzuna? Bai arras. Jendeen ez sailkatzea. Denak anitz gisatakoak gara. Ezin gara hitz batekin mugatu. Inguruka gabiltza. Nire sinbolo begikoena, haize orratza da, alta gaizki ikusia da. Beti inguruka ibiltzea eder da. Osagai batzuk Euskal Herriaren aipamenak dira, garrantzitsua ote? Ene kondairaren alde bat dira. Historia horren kontatzeak atsegin eman dit. Sainte Anneko ospitale psikiatrikoan, bere sailean, aitak liluragai batzuk aurkitzen eta probatzen ditu: Iholdiko amatxiren loretegia zehatz zehatz berriz ikusten du. Loretegi hori ahantzia zuelako ohiz kanpoko buruberotze egoera batean sartzen da. Oroimenak arrrosen usain gozoak biritzultzen dizkio halaber ikuspen horren bitartean gogoan ibilzen zitzaion Nervalen neurtitza ere "bihotz moreko arrosa, Santa Gudulako lorea". Nik, kontaera horren entzutearekin, loretegiari lotu diot neurtitz hori, loretegi hori zorionari, zorion hori letreroari. Liburu horren euskaratzea asmotan eduki zenezakea? Ez. Laster itzuliko den "Etchemendy" bai eta nola. Ez "Dit Nerval" ezen hau XIX. mendeari buruz begira delako, eta Euskal herrian gutti ezaguna den aitaren nortasunari begira delako. Liburu honek kontestu bereizi bat eskatzen du. Kontestu gehiegi daukana ez da bide zuzenetik joango. Bestalde, denbora berean, saiatu naiz jakinbeharrezko gehiegi utziz idazten, erran nahi baita, irakurleari karta guziak emanez, nik ere gauza ezkutuen barnean gehiegi edukitzeko daukadan akatsaz, eta Nervalena zenaz, aitaren aipamen guziak emanez. Baita neska ikasle harekin topaketan?Bai behartzen nau saihestera eta zuzenean Nervalen irakurtzera narama, ezinbesteko irakurtzea da, narridura pizten daut eta haren bidez nire lehen Nervala Les Faux Saulniers (Sasi gatzegileak) erosarazten dit. Sari horrek zure bizitzan zerbait alda dezake? Ez. Pozik nago eginaz hola gehiago ez aipatzeko Zein dira zure egingaiak? Liburu berri baten gertutzen ari? Nire jakingabean beste liburu bat egiten ari zaidala egurikatzen dut. Ez, oraintxe maite eta preziatzen dudan beste idazle talde batekin itzulpen egitasmotan Jon Doni Johaneren ebanjelioaz itzulpen berri baten burutzen ari naiz: Bibliaren itzulpen berria, bakoitza exegesilari batekin, Bibliaren aditu batekin gabiltza. Ez dut ikusten hebraiera mintzatzen ez dugulako zergatik ez genezakean Testamentu Zaharra irakur. Itzulpenak oro zahartzen dira, lehen testua sekulan ez, horregatik Bibliaren berriz itzulpen egiten gabiltza tai gabe eta hori azken asmatze, azken ezagupide, azken filologia lanen arabera. Eta hortan idazle bezala zure ekarpena zein da? Bihotza hukitzen duten hitzen edireitea? Barnean kurritzen den botzaren hatzemaitea eta bereziki anitz zahartu diren hitzen eroraraztea, hitz horiek ez baitute bihotz oihartzunik ernatzen, hitz horiek ez baitute fedea maitagarri egiten. Borrokatzen naizen lehen hitzetatik bat adibidez "sinetsi nezazu" edo "sinetsi dute". Badirudi lege bat, teologia aurre iritzi dagoela hor. Nola sinets? Sinesten da ere norbaitek diona. Sinestea da konfiantza egitea. Konfiantza egin dezadan dion botza entzuten dut. Berdin "aintza" edo "aintza ene aitari". Aintza gaur ez da hitz oso maitagarria, munduko loriarekin lotua, zerbait husik izan arren irradiatzen duena, ez da bat ere bere Aitaz diona. Badago argiaren, dizdizaren, ospearen, argitasunaren, irradiatzearen inguruan hiztegi bat. Bere etorrera argiari lotua dago ez "aintza" hitz hori. Noiz gozatu gara liburu hortaz? 2001. urteko larrazkenean, Egitasmoari "La Bible 9" deritzaio. Aldatzailearen oharrak: (1) Roubaud (Jacques) (Caluireet Cuire, Rhône, 1932, frantses idazlea, Oulipo ko kide (Oulipo da François Le Lionnais (1901 1984) delakoak eta Queneau k 1960an sortu "Ouvroir de littérature potentielle" Literatura Egingarriaren Lantegia, esperimentuzko literatura ikerlari talde baten izena). Obrak: symbole math.signifie appartenance à (Sinbolo math.ek erran nahi du "zerbaiten barnean dago") (1967), Trente et Un au Cube (Kuboan hogeita hamaika) (1974), Dors (Lo egin) (1982), Quelque chose noir (Zerbait beltz) (1986). Prose: la vieillesse d'Alexandre (Alexandroren zahartzaroa) (1978), Le grand Incendie de Londres (Londresko sute handia) (1989). (ITZULI) (2) Delay (Jean) (Baiona 1907 Parise 1987) frantses sendagile eta psikiatra. Liburu anitz idatzi ditu hala nola Burmuin uhinak eta psikologia (1941) Oroimenaren gaitzak (1943) André Gideren gaztaroa (saiakera, 1957). Académie françaisen sartzea. 1959. (ITZULI) (3) Nerval (Gérard Labrunie, alegia Gérard de) (Parise 1808, Parise 1855) Frantses idazle. Les filles du feu (Suaren alabak, haien artean Sylvie kontaera,1854), Les Chimères (Kimerak) Hamabi soneto hermetikohamabi oinetan, 1854) Aurélia ou le Rêve et la Vie (Aurelia edo Ametsa eta Bizitza) (urrendu gabeko prosa, 1855 hil eta argitartua). Eroaldi batzuz eritua 1841. urteren irian. Blanche medikuaren klinikan sartu zuten. Ekialdean oraindik 1843.an bidaiatzen da Le Voyage en Orient (Ekialdean bidaia, 1851). Bere obran saiakerak daude , Les illuminés,1852 (Argiz liluratuak) eta Goetheren Faust delakoaz itzulpen nabarmena (1826 1827). (ITZULI) (4) Teresa Avilako (santa) Teresa de Cepeda y Ahumada, Avila, 1515 Alba de Tormes, 1582) español serora eta mistikoa. Avilako Incarnación komentuan sartu eta Juan de la Cruz laguntzarekin Karmel ordenua birmoldatu zuen. Liburu zenbaitetan Teresak bere gogoeta bidea kontatu zuen: Bizitzaren liburua (1562 1565) Beteginzarrearen bidea (1565) Deiadarrak(1566 1569) Fundazioen liburua (1573 1582) eta Barne Jauregia (1577) Elizako doktor aldarrikatu den lehen andrea(1970). (ITZULI) (5) Mila ta bat gauak, arabiar herri ipuin bilduma (X XII. mendetan gorabehera) jatorri askotakoak (Persia, Mesopotamia, Egipto). (ITZULI) (6) Florence Delay, Gallimard argitaletxean: Minuit sur les jeux (Gauerdi jokoen gainean) Le aïe, aïe, aïe de la corne de brume, eleberria (Itsas adarraren ai eia). L'insuccès de la fête (Bestaren porrota), Course d'Amour pendant le deuil, eleberria (Maitasun lasterka minduriaren denboran, Etchemendi ( eleberria), La fin des temps ordinaires, eleberria (Denbora arrunten azkena), La séduction brève, saiakerak, (Enjogitze laburra). Jacques Roubaudrekin: Graal Théâtre (Gradal Antzokia). Beste argitaletxetan: Petites formes en prose après Edison, Hachette, saiakera (Edisonetik landako prosa lantxoak), Les Dames de Fontainebleau (Fontainebleauko andreak), Franco Maria Ricci arg., Partition rouge, (Partitura gorria) Seuil arg. (Jacques Roubaudrekin Ipar Ameriketako amerindiarren olerki eta kantuak), L'hexaméron, Seuiol (Michel Chaillou, Michel Deguy, Natacha Michel, Jacques Roubaud eta Denis Rocherekin), Catalina, seuil (ikerketa), Oeillet rouge sur le sable, (Julufraia gorri ondarraren gainean) Fourbis arg. (Francis Marmanderekin). (ITZULI) (7) Gautier (Théophile) (Tarba, 1811 Neuilly sur Seine, 1872) frantses idazle, Albertus, 1833, Emaux et Camée (Esmalte eta kameo) Mademoiselle de Maupin(1835). Bere eleberri ezagunena Le Capitaine Fracasse(1863) Scarronen "Roman comique"etik etorria. (ITZULI) (8) Dostoïevski (Fiodor Mikhailovitch) (Mosku 1821, Pétersburg, 1881) Errusiar eleberri egilea. Obra nagusiak. Souvenir de la maison des morts (Hilen etxeko oroitzapenak)(1861 1862), Mémoires écrits dans un souterrain (Lurpeko oroitidazkiak)(1864) Humiliés et offensés (Apalduak eta irainduak)(1861 1866), Crime et Châtiment (Legehauste eta Zigor)(1866) Le Joueur (Jokolaria)(1866), L'idiot (Ergela)(1868), Les possédés ou les Démons (Deabrutuak eta deabruak)(1872), L'Adolescent (Nerabea)(1875), Les Frères Karamazov (Karamazof anaiak)(1879 1880)? Alde batetik bere pertsonaien inkonzientea (lehen idazlea bide hortan) eta bestalde Jainkoekin zuten harremana, bere kontaeraren eragile nagusi egin zituen. (ITZULI) (9) Mallarmé (Stéphane) (Parise 1842 Valvins Seine et Marne, 1898), frantses olerkaria "Olerkarien printzea" izendatua. Hérodiade (1864.an hasia) eta L'Après midi d'un faune, (Fauno baten arratsaldea) (1876). Prose pour Des Esseintes (1885), Sonets (Edgar Poeren, Baudelairen eta Verlainen epitafioak) Le Livre (Liburua) (1957), Un coup de dé (Dado joko bat) (1897). (ITZULI) (10) Mondor (Henri) (Saint Cernin, Cantal, 1885 Neuilly sur Seine), 1962) frantses kirurgilari eta idazle, Mallarmé z eta Valéry z iker lanak. Academie française koa. (ITZULI) (11) Pascal (Blaise) (Clermont 1623 Parise 1662) frantses jakintsun, filosofo eta idazle. Aritmetika makina bat 19 urteekin asmatu zuena, gero airearen astuntasunaz eta hutsaz ikerlanak egin (Galileo eta Torricelli ren ondotik). Probabiliteen zenbaketaz, zenbaketa infinitesimalaz eta konbinatze zenbaketaz oinarriak jarri zituen. Behinbetiko erlijioari buruz inguratu zen 1654.an (Bere oroitidazkietan idatzi zuenez 1654.ko azaroaren 23 ko gauean eduki mistika esperientziarekin). Jesuitei bihurtzen ziren Jansenisten aldeko amorratua izan zenbere hemezortzi Lettres provinciales edo Probintziako Gutunekin jesuiten aurka idatzi panfleto miresgarria da (1656 1657). Gogoan eduki zuen 1656.en urteen aldexean fedegaberik buruz zuzendu Apologie de la religion chrétienne edo Giristinotasunaren Apologia idaztea, baina bukatu gabe hil zen. Obra horren zatiak, bera hil eta gero Pensées (Pascalen gogoetak) izenburuarekin bildu eta argitaratu ziren (1670.an). (ITZULI) Argazkiak: Sophie Hontaas Euskonews & Media 75.zbk (2000 / 4 / 14 28) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=masters&link=www.eusko ikaskuntza.org/masters/index.htm http://ikaskuntza.org/
Compartir
Facebook Twitter Whatsapp

ANTERIORES

Gurutzi Arregi: "Galtzen ari zaigun kultura erregistratu nahi dugu"

 

Irakurri

Luis Peña Gantxegi: "Komunikabideek lehen baino askoz ere arreta gehiago eskaintzen diote arkitekturari"

 

Irakurri

Josu Legarreta: "Munduan zehar eta batez ere Ameriketan ezagutzen bagaituzte, euskal etxeen fenomenoagatik da, besteak beste"

 

Irakurri

Mari Jose Olaziregi: "Ez ditzagun zirkuitu bereziak egin emakumezkoek idatzitako literaturarekin"

 

Irakurri

Jean Echenoz: "Goncourt saria jaso arren, nire bizitza ez da aldatu"

 

Irakurri