Gregorio Díaz Ereño. Jorge Oteiza Museo Fundazioaren zuzendaria: Funtsezkoa gertatzen da Jorge Oteizaren hausnarketetan sartzea bere idazkien bitartez

2013-03-27

SILLERO ALFARO, Maider

ALFAGEME, Ainhoa

2013. hau oroimen urtea da. Duela 10 urteko apirilaren 9an hil zen Jorge Oteiza, eta hilabete beranduago, urte bereko maiatzaren 8an, bere ondare guztia bilduko zuen eraikina inauguratu zen Alzuzan. Ordutik, Fundazio Museoak hiru zuzendari izan ditu: Alberto Rosales, Pedro Manterola eta Gregorio Díaz Ereño. Azken hau ekarri dugu Euskonewseko orrialde hauetara Oteizari buruz, Museoari buruz eta hamargarren urteurrenari buruz hitz egiteko.

Jorge Oteiza bere Fundazio Museoa hartzen duen eraikinaren inaugurazioa baino hilabete lehenago hil zen. Beraz, ez zuen bisitariz gainezka ikusteko aukerarik izan, baina nola bizi izan zuen, bere laguna zen Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoak buruturiko eraikinaren sortze prozesua?

Oteizak bere Museoa sortu behar zuen arkitektoarekin eraikitze prozesua, antolamendua, sarreraren kokapena, eta abarri buruz hitz egin zuen. Bi artista hauek euren harreman profesionala 50. hamarkadan hasi zuten Arantzazurekin. Ezagutzen eta eraikitzen hasten dira eta 50 urteren buruan, euren azken obra Museo hau izan zela esan dezakegu. Sáenz de Oiza 2000. urtean hil zen, beraz ez zuen amaitua ikusteko aukerarik izan, eta Oteiza, aldiz, eraikina inauguratu baina hilabete aurretik hil zen. Beraz, eraikin hau, Arantzazurekin elkarlanean hasi ziren bi artista handi hauen tentamendutzat har daiteke. Museoaren nabe nagusia, Jorge Oteizak, Arantzazuko obran bere eskulturak lantzen zitueneko tunelaren oroitzapena da. Elkarlanean Museoa eraiki zuten bi artista handi hauen bizitzari deia da. Euren pentsamenduarekin eta arkitektonikoki mundu guztiari zuzenduriko legatu zoragarria sortzea lortu zuten bi artista handien testamendu liluragarria da.

Museoaren zuzendaritzan 5 urtez aritu zara, zein da zure ukitu pertsonala?

2008. urtean zuzendaritzan sartzen naizenean Museo honek oso egokia iruditzen zaidan zehaztasun eta kalitate ildoa jarraitzen du, bai artista eta baita erakundearentzat garrantzitsua den marka. Erakusketa, ikerketa nahiz egindako gauza guztietan zehaztasun bide hori jarraitzen dut, baina Museoa irekia den espazio bat dela ere ulertuz. Barruan bildumak nahiz erakusketak biltzen ditu, baina ez du barrurantz bakarrik begiratu behar, funtsean, 3 alderdirekin erlazionaturiko nik kontsideratzen ditudan 3 zutabeak izan beharko lituzke: Hauetariko bat, ikuspuntu guztietatik egin beharreko artistaren azterketan datza, beste bat testuingurua izango litzateke, artista bakoitza bizi deneko garaiaren testuinguruan aztertu behar dela uste dut. Artista ez da irla bat eta beraz artista hori ezagutzeko bere testuingurua ere aztertu behar da, zerk kezkatzen zuen, zerk bultzatu zuen... Zentzu honetan, Jorge Oteiza, obra eraikitzen bakarrik jardun ez den artista gutxienetariko bat da, funtsean pentsamenduaren eraikuntzan lan egiten du, XX. mendeko pentsalari handietarikoa izanik. Hirugarren alderdia loturarena izango litzateke, hau da, artista momentuan egiten ari den artearekin lotu behar dela. Museotik, gaurkotasunaren inguruan lanean ari diren artistei eskua luzatu behar zaie alderdi ezberdinetatik, guztia beharrezkoa baita Museoa taupadaka jarrai dezan, taupadak nahiz komunikazioa izan ditzan, bakardadean gera ez dadin eta gizartean guztiz integraturik aurki dadin.

Gregorio Díaz Ereño 2008. urtean sartzen da Jorge Oteiza Museoaren zuzendaritzan.

Berez, Oteizak gizartean presente egoteari garrantzia handia ematen zion artista horietakoa zen, eta bere inguruko beste artistekin erlazionatzen zen; musikariekin, poetekin...

Izugarrizko garrantzia ematen zion. Errenazimenduko artista humanista baten irudi hiru da Oteiza. Funtsean, artea gizarteari zuzendurikoa dela uste duen artista horietakoa. Artea gizarteratua azaltzen da, hori da aurretik azalduriko munduan testuinguraturiko artistaren ideia. Artistak buruturikoa ez da kanpoan geratzen, eta Jorgeren obran antzemandako ideia arrazionalistaz gain, oinarrizko sentimendu sakona, espiritualtasun handia, eta beraz gizartearekin bat egiten duen obra da. Jorge Oteizak niri zoragarria iruditzen zaidan esaldi bat erabili ohi zuen, “artea ez da betirako, gizona bai, ordea”. Hortaz, artistari zuzentzen ez zaion artea sortzearen beharra, gizonarentzat, gizartearentzat izango den artea baizik.

Testuinguruaren gaiarekin jarraituz, Oteiza garai honetan kokatu beharko bagenu, eta hil zenetik gizarteak jasandako aldaketak kontuan izanik, nola egin genezake, non koka genezakeen?

Bere kezkak askoz ere gehiago garatu ahal izateko aukera izango luke, bere pentsamenduaren zabaltzea posible egingo luketen teknologia berriak bezalako elementuak kontutan izanik. Ohiz kanpoko ondarea, Museoan ikusgai ageri den obra eskultorikoaz gain ondare dokumentala ere hartzen duena. Gelatik pasatzen diren bisitariek artista berak pentsamendua ere sortzen duela kontutan har dezan lanean ari gara. Dokumentu ondarea, bere idatzi guztiek, makinaz eginiko idatziek, eskutitzek nahiz bere pentsamendua zehaztu eta besteekiko transmisioa zehazten duen liburutegi pertsonalak osatzen dute. Guretzat, lan hori gizarteari islatu beharreko funtsezko zerbait da, berez, idatzi guzti horietan, gauza guztiekiko kezka duen artista bikaina ageri baita, zinema, dantza, musika, poesia, antzerkia... gizakiaren sortze eremua osatzen duen guztiagatik hain zuen. Idatzi guzti hauen bitartez Jorge Oteizaren pentsamendura iristea beharrezkoa da.

Artista guztiek izaten dute bilakaera/eboluzio bat, eta berak ere eboluzioa izan du, nahiz eta jendeari eraman nahi dion pentsamendua etengabe paperean islatzen duen. Seguruenik, bere bizitasuna kontutan izanik, egun bere pentsamendua eboluzionatuz jarraituko luke, baina teknologia berrien gaiaren inguruan txunditurik legoke, Internet bidez bere pentsamenduak hedapen handia izango luke. Ziur nago bide horiek erabiliko lituzkeela bere pentsamendua zabaltzeko, ezagutarazteko.

Bere garaiko beste artisten inguruan, bere teoriak paperean islatze hori al zen desberdina egiten zuenak? Ez zen obra fisikoarekin soilik gelditzen...

Oteizari buruz esaten den eta zertxobait tipikoa den esaldia “eskulturarik gabe geratu eta paperera pasatzen naiz” 50. hamarkadako esaldi bat da. Dirudienez, momentu hori da eskulturaren uzte hipotetiko horretan papera, orri zuria, bere pentsamendua islatzeko erabiltzen hasten denean. 30. Hamarkadaz geroztik bere bidearen nondik norakoa zein den argi dauka eta guztia bere idatzietan islatzen du. Oteizarentzat pentsamendua ezinbestekoa da. Oteiza ez da bere obra fisikoarengatik soilik ezagutu behar, argi dago emozio-eduki bat ere baduela, jendeari iristen zaiona horixe da, baina Jorge Oteizaren eskultura hori, paperean islaturiko pentsamendu hori gabe ezinezkoa litzateke. Berak, orri zuriaren beldur ez dela dio, berak esan nahi duen guztia azaltzeko aukera bikaina ematen baitio. Horregatik XX. mendean ez da oso ohikoa artistak egiten duenaren eta egin nahi duenaren inguruan teorizatzea. Kasu askotan beste pertsona batzuk dira teorizatze lan hau egiten dutenak. Oteizaren kasuan bere obra osotasuna da eta osotasun hori pentsamenduan datza; pentsamendua eraiki eta horren bidez obra eraikitzea.

“Museoaren nabe nagusia, Jorge Oteizak, Arantzazuko obran bere eskulturak lantzen zitueneko tunelaren oroitzapena da”.

Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal

Egun, asko dira, Jorge Oteizaren obra aztertu dutenak eta aztertzen dihardutenak, bere obra eta pentsamenduaren inguruan teorizatzen jarraitzen al da?

Bai, oraindik asko teorizatzen jarraitzen da, noski. Jorge Oteiza bizi zenean jende asko, Quousque Tandem, Ejercicios espiritualese eta la Ley de los cambios bezalako oinarrizko obren bitartez edota ezezagunagoak diren —edo ezagutza pertsona gutxiagorengan fokalizatzen den— poesia moduan eginiko idatzi guzti horiek medio gerturatzen zen. Azken 10 urteotan ere gure lana idatzi guztien inbentarioa nahiz katalogazioa burutzea izan da, ikertzaileentzat dokumentazio guztia eskuragarri eta erabilgarri bilakatuz. Idatzi guzti horietariko asko orain ikertzaileek aurkitzen dituzte eta hauetariko batzuk web orrialdearen bitartez ezagutzera ematen dira. Honek zabaltzea errazten du, hala ikusten ari gara, eta artistaren inguruan jakin-mina handitzen ari da, kasu askotan guztiz osoa gerta daitekeen artista baten aurkikuntza ere ematen delarik.

Hamar urteotan Fundazioak 23 liburu baino gehiago argitaratu du. Hauetan aztertzen da artista, artistak bizitako momentuak, artistaren obra zehatzak edota bere pentsamendua. Beraz, argitalpen horiekin artistaren biografia osoago bat sortzen ari garela esan daiteke. Eskultura, musika, zinea, poesia, zientzia... inguruan artistak izandako kezkak hartzen ditugu bere osotasunean. Museo baten oinarrizko helburuetariko bat ikerketa da, eta honen bitartez hedapena.

Oteizak interesa erakutsi zuen, eta oraintxe zerrendatu dituzun, diziplina horien guztien artean zein litzateke ezezagunena edo gutxien aztertu dena?

Berak poesia goiz lantzen du, nahiz eta liburu moduan Androcanto y sigo, Arantzazuko obraren ezbeharra dena edota Elegía de Itziar, bere emaztea zen Itziar Carreñoren heriotzaren ondorioz ikusi ahal izan. Hedapen handirik ez duten poesia liburuak dira, jende multzo txiki batetara besterik iristen ez direnak. Fundazioak poema hauek eta ezezagunak diren beste batzuk biltzen ditu, lehenengoz euskarara itzultzen dira eta azterketa kritiko bat eransten zaie. 2009. Urtetik Fundazioan, urtero 3-4 poeta garrantzitsu gonbidatzen da, Antonio Colinas, Antonio Gamoneda, Paco Brines, etab. Besteak beste, Jorge Oteizaren poemak nolabait ezagutzen zituztenak, baina ez bere osotasunean. Zoragarria izan zen, osotasunean ezagutzerakoan, guztiek, Oteizaren balio poetikoarekin agerturiko lilura. Beren hitzaldietan nahiz Fundazioan egindako irakurketetan eskultura egiten zuen poeta itzelaz hitz egiten hasi ziren. Guzti hau oso atsegina izateaz gain, hain berezia den ondare hori ezagutzera ematen du, eta beraz Jorge Oteiza poeta moduan, egiten diren poesia antologia berrietan sartzen hastea, bai penintsulan eta baita beste alor batzuetan ere.

Yo cuando veo esto, pienso esto. Relatos geométricos en la obra de Jorge Oteiza, Capi Corrales.

Orain arte 23 liburu baino gehiago argitaratu dela diozu. Urte honetan, Museoaren zein Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena izanik, argitalpen berezirik espero al da?

Lanean gabiltza, bai. Capi Corralesen Yo cuando veo esto, pienso esto. Relatos geométricos en la obra de Jorge Oteiza liburua argitaratu berri dugu, Jorge Oteizaren espazio-kontzeptuen oinarrituta dagoen geometria eta matematikari buruzko dibulgazioa liburua da. Apirilean beste bi aurkeztuko ditugu: Lehenengoa Museoak argitaraturiko bildumen barruan aurkitzen da eta Jorge Oteizaren Ley de los Cambios obraren edizio kritikoa da, Fernando Golvano irakasleak egina. Modu honetan, Fundazioak Megalitika Amerikarraren inguruko obra, Quousque Tandem, Ejercicios espirituales eta oraingoan la Ley de los Cambio obrak argitaratuko ditu, guztiak azterketa kritikoarekin. Egingo dugun beste argitalpena, koadernoen barruan egongo litzateke, 8. zenbakia, Felipe IV erregeak Donostia hiriaren izendapena ospatu nahian 1949-50 urtean eginiko lehiaketaren inguruan. Ameriketatik etorri berria zen Jorge Oteiza baten lan egiteko modu berriak ikusteko aukera ematen duen azterketa lan berria da. Beranduago, urtean zehar, Oteiza eta musikari buruzko beste liburu bat argitaratuko dugu Prometeo bildumaren barruan, eta Fundazioak emandako Itziar Carreño beken inguruan emandako azterketa prozesuan oinarriturikoa. Centauro bildumako beste bat, Jon Echeverríarena eta, orokorrean, Jorge Oteizarekin zerikusia izanik baina nahiko garrantzitsua den espiritualtasun eremuarekin bat datorrena. Gainera, jadanik ingelesera itzuli den “Catálogo Razonado”arekin jarraitzen dugu eta urte bukaerako Oteiza eta Velázquez-en inguruko azterlan bat aterako dugu.

Liburua oinarrizkoa da, publikoari orokorrean eta ikertzaileari zehazki, Jorge Oteiza bezalako pertsonaia aldakor baten inguruan gehiago jakin edo aztertzeko aukera ematen baitu.

Egungo egoera ekonomikoa ikusirik, Jorge Oteiza Fundazio Museoari zein erronka ageri zaizkio? Zeri egin beharko dio aurre?

Erronkak hasierakoak dira. Hedapenaren inguruan jardun gara beti, erronketatik garrantzitsuenetarikoa izanik, Jorge Oteizaren obra nahiz pentsamendua askoz ere ezagunagoak izatera irits daitezen. Funtsezko erronka beti, zehaztasun eta kalitate zorrotzenetik hasiaz —eta Museoak egiten duen lanaren erreferentzian hala dela argi geratu dela uste dut—, egun aurki daitezkeen baliabideak erabiliz Jorge Oteizaren hedapen eta ezaguera da. Jorge Oteiza Museoak dituen ondasun garrantzitsuenetariko bat, oso inplikatua dagoen talde teknikoa da, hori kanporantz begira kalitate erreferente garrantzitsua izanik. Elkar ulertze nahiz inplikazio hori oso garrantzitsua da bai Museo honetan eta baita edozein museoan ere. Erronka, funtsean, Jorge Oteizaren obraren zabaltzean datza, bere osotasunean ezaguna izan dadin eta XX. mendean mundu mailan izandako artista garrantzitsuenetariko bat izan dela jakin dezagun.

Euskalduna eta nazioartean proiekzio handikoa.

Richard Serra, Anthony Caro, Waltercio Caldas, Miquel Barceló eta XX. mendeko beste artista ugari Oteizaren obra zabalduena ezagutzera etorri da, eta obrei buruz beraien ikuspuntua ezagutzera emateaz gain, Jorge Oteizaren ezaguera osoa izateak, XX. mendeko artistentzat erreferente oso garrantzitsua dela berrestera datoz.Gregorio Díaz Ereño (Portugalete, 1959) Salamancako Unibertsitatean artearen historian lizentziatua. Liburuak argitaratzen, erakusketak antolatzen nahiz ikerketa proiektuetan esperientzia handia du. “Indice de Artistas Navarros de la Merindad de Pamplona de los siglos XVI al XX”, Nafarroako Aurrezki kutxako katalogazio eta inbentario fitxak nahiz Menchu Gal, Bienabe Artía, Gaspar Montes Iturrioz, Vazquez Díaz, Ignacio Zuloaga, Javier Ciga, Carlos de Haes edo Miguel Pérez Torres bezalako egileen monografiak egin ditu. Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoko zuzendari izan da 2002-2008 urte bitartean, urte berean Jorge Oteiza Fundazio Museoaren zuzendaritza hartuz.
Compartir
Facebook Twitter Whatsapp

ANTERIORES

María del Mar Magallón. ALBOAN erakundearen zuzendari ondokoa: Hegoaldeko pertsonak euren garapen prozesuen protagonistak dira eta ez hartzaile hutsak

 

Irakurri

Jesús Mari Valdaliso. Historialari ekonomikoa: Euskal Herria, aeronautika alorrean, bikaintasun gune bihur daiteke

 

Irakurri

Bernat Vidal. Arbaso Elkarteko lehendakari eta artisaua: Artisau eta diseinatzaileak bat egin behar dute elkar-lanean aritzeko

 

Irakurri

Jesus Mari Ugalde. Jakiundeko Lehendakaria: Oraingo disfuntzionamendua berbideratzeko etika izango da irtenbidearen zati bat

 

Irakurri

Ainhoa González Sanchiz. Media Antena Euskal Herria: MEDIAk Europako aniztasun kulturala bultzatzen du zinearen bitartez

 

Irakurri