Arte historialaria / Ikerlaria
Emakumearen errealitatea eta erronkak XXI. mendean
Haizea Barcenilla
Haizea Barcenilla (MFA Curating, Goldsmiths College, London; Artearen Historian Doktorea, EHU/UPV) Antzinako Artea, Museologia eta Arte Garaikideko irakasgaiak ematen ditu. Bere ikerketa ildoak genero ikuspegitik aztertutako museologia, komisariotza eta arte garaikidea dira, artea publikoarekin elkartzean ematen den begiradaren eraikitzea eta diskurtsoen eraikuntza aztertuz. Honela, emakume artistak historian barnebiltzeko erakusketen funtzioa aztertu du.
Ane Zulaika
Komunikazioan graduatuta, Artxibo graduondokoa egin zuen Elias Querejeta Zine Eskolan. Azken horretan, ondare zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa identifikatzeko, sailkatzeko, zaharberritzeko eta babesteko formazio teorikoa eta praktikoa jaso zuen.
Ane Zulaikak 2021 urteko Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria eskuratu du "Emakumeak Blai" lanarengatik, euskal emakumeek XX. mendearen bigarren erdian itsasoarekin zuten harremana erakustea du xede, euskaraz ekoiztuko den laburmetrai batean.