Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren Biltzar Nagusia

Berri korporatiboak

2020/10/13

Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren Biltzar Nagusia

Pasa den urriaren 10ean, Hendaian iragan zen Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren biltzar nagusia.

Eguzki Urteaga, Ipar Euskal Herriko lehendakariordeak, Hendaiako Herriko Etxearen eta Eusko Ikaskuntzaren arteko harremanaren sendotzearen asmoa azaldu zuen, oroitaraziz Eusko Ikaskuntzaren helburua Euskal Herria maite duten eta haien lanaren bidez haien kultura eta nortasuna sendotu eta lagundu nahi duten pertsonen batzea dela.

Isabelle Ajuriaguerra lehendakari ordeak elkartearen 2019ko bilana aurkeztu zituen, urtean zehar garatu eta bultzatu diren proiektuak aipatuz eta lankidetza ezberdinak azpimarratuz. Adierazpenaren ondotik bilana bozkatua izan zen eta biltzarrak osoki onartu zuen.

Ondotik Jean-Claude Larronde diruzainak kontuak aurkeztu zituen, aurten ere erakundeak orekaz gestionatu ditu bere gastuak eta bere osasun ekonomikoaren ongi izatea adierazi zuen. Kontuak bozkatu ziren eta biltza osoak onartu zituen.

Bozken ondotik galderen tartea izan zen, zeinean kideen inplikazioa bereziki aipatu zen.

Segidan, Hendaiako Itziar Aizpuru hautetsiak Eusko Ikaskuntzarekin lan egitearen interesa eta poza goraipatu zuen. Michel Mounios hautetsiak berrietsi zuen Eusko Ikaskuntzarekin lan egiteko gogoa eta bi erakundeen arteko hitzarmena izenpetu zuten.

Bukatzeko Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, hitza hartu zuen Ipar Euskal Herriko kideei bere burua aurkezteko eta erakundearen lan-lerro nagusia azaldu zituen.

Biltzarraren ostean, zintzur bustitze bat eta bazkari bat antolatu ziren Ttiki ostatuan biltzarrean parte hartu zuten kideen gehiengoarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp