Egungo sistema sozio-ekonomikoaren baitan dauden edo egon daitezkeen eredu berriak eta esperientziak aztertu eta azalduko ditugu.

Gizarte premien aldaketa populazioaren zahartzearen ondorioz, zahartze honen eragin ekonomikoa, demografia eta migrazio mugimenduak, krisi ekologikoa eta iraultza teknologikoa aintzat harturik.

Sistema ekonomikoak beste sistemekin, hau da, soziala, kulturala, ingurugiroarena, politikoa eta teknologikoarekin dituen harremanak aztertuko dira.