TRANSIS LAB. Landa-eremuetarako bizitza-luzeraren gizarte-berrikuntzako mugaz gaindiko Living Lab
Landa-inguruneko zainketak erronka handia dira. Biztanleriaren zahartzeak eta despopulazioak, funtsezko zerbitzuen sakabanatzeak eta hauskortasuna prebenitzeko estrategia eraginkorrik ezak arlo horietarako pentsatutako eta diseinatutako estrategia propioak edukitzera behartzen gaituzte. Proiektu honen bidez, Eusko Ikaskuntzak bizitza-luzerari modu integral eta proaktiboan heldu nahi dio, Euskal Herriko landa-inguruneetan pertsonen ongizatea bermatzeko.
AURKEZPENA
TRANSIS LAB proiektua INTERREG POCTEFA programak finantzatzen du, eta Euskal Herriko lurralde guztietako gizarte-arloko eragileen arteko lankidetza ekimena da. Europar proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoaren saila du líder, eta 2024, 2025 eta 2026. urteetan zehar garatuko da.
TRANSIS LABen helburu nagusia mugaz gaindiko Living Lab bat ezartzea da, lankidetzazko esperimentaziorako gune gisa balioko duena, sei esperientzia pilotu bultzatzeko. Esperientzia pilotu horiek laguntza soziosanitarioko hainbat baliabide integratzeko diseinatuta daude, aipatutako eskualdeetako landa-eremuetan bizi diren 400 adineko ahulen bizi-kalitatea hobetzeko.
Proiektu honen baitan garatzea espero diren produktuen artean daude Hauskortasuna Baloratzeko Gida, Esku-hartze Soziosanitarioko Gida, Inpaktua Ebaluatzeko Gida, Kapitalizazio Gida eta Landa Eremuetako Bizitzarako Gizarte Berrikuntzarako Mugaz Gaindiko Agenda.
Gainera, proiektuaren mugaz gaindiko balioa TRANSIS LAB SAREAren bidez gauzatuko da. Sare horrek hiru ekintza nagusi burutuko ditu: medikuntza- eta gizarte-arloko profesionalei eta landa eremuetako erakunde soziosanitarioei zuzendutako ezagutza-transferentziako moduluak ezartzea, eta Bizitza Luzearen Gizarte Berrikuntzako Mugaz Gaindiko Agenda diseinatzea eta zabaltzea politika publikoen kudeatzaileentzat.
TRANSIS LAB Eusko Ikaskuntzaren "Lurralde Oreka" lan-ildoaren barruan kokatzen da, eta azpimarratzekoa da landa-eremuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko konpromisoa hartu duela, gizarte-berrikuntzaren eta elkarlanaren bidez.
ERRONKAK
Erronka nagusia Euskal Herriko lurralde luze zabal guztiko biztanleriaren zahartzeari eta landa-eremuetako despopulazio-prozesuei aurre egitea. Landa-eremuetan luze bizitzea erronka konplexua da Euskal Herrian. Erronka hori lau arazo nagusitan kontzentratzen da:
- Biztanleriaren galera
- Landa-biztanleriaren zahartzea
- Hurbileko zerbitzuak (osasuna, gizarte zerbitzuak eta komunitarioak) sakabanatzea
- Hauskortasuna prebenitzeko estrategia ahulak
HELBURU OROKORRA
Proiektuaren helburu nagusia mugaz gaindiko Living Lab bat martxan jartzea da, erabilera partekatuko esperimentazio-laborategi gisa, Euskal Herriko landa-eremuetan 400 adineko ahulen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza soziosanitarioko hainbat baliabide lotzen dituzten 6 esperientzia pilotu bultzatzeko.
MUGAZGAINDIKO BALIOA
Proiektuaren mugaz gaindiko balioa hiru ekintza nagusitan kapitalizatzen da TRANSIS LAB SAREAren bidez:
- Hiru ikaskuntza-modulu ezarriko dira landa-eremuetako medikuntza eta gizarte-eremuko 90 profesionali zuzendutako gidak eta tresna digitalak transferitzeko.
- 65 erakunde sozio-sanitarioentzako esperientzia pilotuak transferitzeko 3 modulu sortuko dira.
- Landaguneetarako Bizitza Luzeko Gizarte Berrikuntzako Mugaz Gaindiko Agenda diseinatu eta zabalduko da, politika publikoak martxan jartzeko ardura duten 45 kudeatzailerentzat.
FASEAK
- 1. ekintza. Living Lab-aren diseinua eta inplementazioa luzeran.
- 2. ekintza. Landa-eremuetako bizitza-luzerarako esperientzia pilotuak.
- 3. ekintza. Bizitza-luzeraren arloko gizarte-berrikuntzako mugaz gaindiko agenda.
PARTZUERGOA
Proiektu honetan, Eusko Ikaskuntzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, pisuzko zenbait bazkidek parte hartzen dute, besteak beste, Zabalduz, SSI Taldea, Zakan Sozial, Re-Santé Vous, MDA Hautes Pyrénées, Etcharry Formation Développement, Novaldi, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Gobernuaren Analisi eta Prospektiba Bulegoa.
PROIEKTU KUDEATZAILEA:
Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: