Ongizate Ereduak Euskal Herrian

Liburu Zuriak dioen bezala, hiritar guztiok babestuko gaituen Ongizate Eredu baten alde lan egitea herri proiektu moduan uler daiteke Euskal Herrian, lurraldea eta gizartea kohesionatuko lukeen herri-proiektua alegia.

Egun esan daiteke hiru Ongizate Eredu ditugula (EAE, Nafarroa eta IEHkoa). Proiektu honen bidez errealitate guzti horien ezagutza eta lanean diharduten agenteen arteko elkar ezagutza sustatu nahi da. Honetarako ekimen desberdinak planteatzen dira.

Proiektu honen funtsa Ongizate ereduaz, politika publikoetaz eta zerbitzu sozialen inguruko analisirako eta berrikuntza sozialerako laborategi bat sortzea da, Euskal Herriko lurraldeetara aplikatua, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrira alegia.

Eremu tematikoak
Sozio-ekonomia
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2019-01-01-2022-12-31

 

Helburuak

  • Agente eta erakunden espezializatuak harremanetan jartzea, baita lurraldeetako herritarrak ere, bakoitzaren errealitatea, esperientziak, praktika onak eta politika publikoen gaineko konparaketak egiteko
  • Ongizatearen inguruan, lurralde bakoitzaren errealitateak ezagutzea eta ezagutzera ematea
  • Ikerketa espezifikoak egiteko beharrak identifikatu eta horiek aurrera eraman, edo egin daitezen sustatu
  • Ongizatearen inguruan, lurralde arteko lankidetzarako aukerak identifikatu

Gaiak

  • Biztanleriaren zahartzea eta zaintzarako komunitateak
  • Familia politikak, Haur eta gazteria politikak, gazteen prekarietatea
  • Biztanle berriak, migranteak
  • Gizarte inklusioa helburu duten gizarte zerbitzuak eta politika publikoak

Ekintzak

Lurraldea, Gizarte Politikak eta Zaintzen Krisia Nazioarteko Mintegia

Gizarte-politikak tresna baliagarriak izan dira nortasun kolektiboa eraikitzeko eta gizarte-kohesioaren maila handiagoak lortzeko. Horren adibide dira Europako zenbait erregio, gizarte-politika propioak garatzeko eskumen-maila nahikoa dutenak, bai eta nortasun kolektibo berezituak dituztenak ere. Hala ere, lurralde horiek guztiek ez dituzte modu berean inplementatu gizarte-politiken arloan dituzten eskumenak. Testuinguru horretan, Eusko Ikaskuntzak eztabaidarako foro izan nahi du, gizarte-politikek nortasun kolektiboan eta lurraldeetako gizarte-kohesioaren hobekuntzan duten zereginari buruz hausnartzeko. Horretarako, zaintza-krisiari erantzuteko erabili diren eskualde-politikak aztertu dira Bilboko Euskalduna jauregian egindako nazioarteko mintegian.

Ikusi egitaraua

Zahartzeari eta mendekotasunaren arretari buruzko txostena Euskal Herriko lurraldeetan

Programa honen esparruan egindako lehen txostena zahartzeari eta mendekotasunaren arretari buruzkoa da, kontuan hartuta adinekoak eta mendekoen zaintzak gizarte-zerbitzuen esparruan duen garrantzia, baita biztanleria osoaren bizi-kalitateari eta gizarte-kohesioari dagokionez ere.

Hausnarketa horretatik abiatuta, egindako lanak Euskal Herria osatzen duten hiru administrazio-esparruetan mendekotasuna duten adinekoen beharrei erantzuteko dagoen gizarte-zerbitzuen sistema deskribatzen eta alderatzen du. Zentzu horretan, lanaren helburua hirukoitza da:

  • Adinekoentzako edo mendekotasuna duten pertsonentzako gizarte-zerbitzuen sistemak lurralde bakoitzean duen oinarrizko funtzionamendua deskribatzea, sistema hori zehatz-mehatz ezagutzen ez duten pertsonek ezagutu dezaten.
  • Datuak eta adierazleak ematea, lurralde bakoitzean politika horien irismena dimentsionatu eta erlazionatu ahal izateko, artatutako pertsona-kopuruaren, eskainitako zerbitzuen, okupatutako langileen edo egindako gastuaren ikuspegitik.
  • Hiru lurraldeen artean dauden antzekotasun, desadostasun nagusiak eta erronka komunak identifikatzea – baita lurralde bakoitzaren berariazko erronkak ere – eta aztertutako hiru lurraldeetan zerbitzuak hobetzeko zenbait gomendio proposatzea, ateratako ikaskuntzetatik abiatuta.

Txostena administrazio publikoei aurkeztu eta kontrastatuko zaie.

Jardunaldi bikoitza antolatu da txostena aurkezteko, kontrastatzeko eta gomendioak egiteko, Mugaz gaindiko II. Mintegian.


Ongizate-politiken Mugaz gaindiko II. Mintegia: zahartzea eta mendekotasunari arreta ematea

Mintegi honen helburua da "Zahartzea eta mendekotasunaren arreta Euskal Herriko lurraldeetan" txostena aurkeztea, gizarteratzea eta proposamenak egitea. Era berean, maila tekniko eta politikoko administrazio publikoen, akademiaren eta lurralde ezberdinetako gizarte-eragileen arteko topagunea izan nahi du. Parte-hartzea errazteko, mintegia bi egunez goizeko saioetan egingo da, maiatzaren 7an eta 21ean.

Ikusi egitaraua
 

BURUTUTAKO EKINTZAK


Mugaz Gaindiko I Mintegia

EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren lurralde eremuan hiru Ongizate Eredu desberdin aurkitzen ditugu, kontzeptu, politika eta eskumen maila desberdinekin. Beharrak eta arrisku sozialak antzekoak badira ere, behar horiei ematen zaien erantzuna oso desberdina da aipatutako eremu geografiko horietako bakoitzean. Zentzu honetan, mugaz gaindiko eremua babes sozialeko politiken inguruan azterketa, ikasketa eta berrikuntzarako laborategi arras interesgarria bilakatzen da.

Lehen Mintegi hau akademia, administrazio publikoa eta gizarte agenteen arteko bilgune bat izan nahi du, aipatutako eremu geografikoan. Honela, agenteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatu nahi dira, baita lankidetzarako aukerak, desafioak, eta erronkak identifikatu, proposamen berritzaileak ezagutu eta gizarte berrikuntza ereduak ezagutzera eman nahi ditugu.

Ikusi egitaraua

Dokumentuak

GOMENDIO-TXOSTENA Zahartzeari eta mendekotasunari aurre egiteko Euskal Herrian   Envejecimiento y atención a la dependencia en los territorios de Euskal Herria
     
Zahartzea eta mendekotasunaren arreta_Laburpen exekutiboa   Ongizate politikak eta beharrak
     
 


Solasaldiak
 

 

 

PROIEKTU KUDEATZAILEA: 

Joseba BERGARETXE ZIPITRIA

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: