Hitzaldi ziklo berri bat Hermione itsasontziaren konpoketaren kari Baionan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/05/23

Hitzaldi ziklo berri bat Hermione itsasontziaren konpoketaren kari Baionan

Eusko Ikaskuntzak Euskal Museoaren Adixkideen laguntzarekin hitzaldi ziklo bat antolatzen du Baionako portua XVIII. mendetik gaur egunera arte apaitzeko.

Mintzaldi horiek apiriletik azarora iraganen dira, Baionako Merkataritza Gambaran, Eusko Ikaskuntzan (Jaureguiberry kaian), eta Baionako beste lekuetan antolatuko dira. Baionako Portua, Aturriko ontzizainak, Hermione - Lafayette elkarteaa, baita ere Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Elkartea, Ibaialde elkartea eta Baionako Euskal Museoaren parte hartzearekin lankidetzan antolatuak da hitzaldi ziklo hori.

Hainbait gaien bidez hizlariek Baionako Portua apaituko dute : Hermione fragataren historia, izan estropada gerla, baita 1757an idatzitako marinelen gutunak, portu ontziolak XVIII. mendean, Baionako almirantetza, txalupen garaian… Baionako portua eta bere etorkizuna. Iragan loriatsuaren hainbat kondaira eta gaur egun oraindik bertako ekonomiaren eremaile den portu tresna horren geroa aipatuko dutenak.

Lehen hitzaldia apirilaren 12 an egin da Merkataritza ganbaran Giza eta itsas ez ohiko abentura bat-Une aventure humaine et maritime d’exception Hermionne Lafayetteko hizlari eta idazkaria Guy Gautreauren eskutik. Eta maiatzean Josette Ponté entzuteko parada izan du publikoak. Datorren ekainaren 7an Xarles Bidegainek emanen du Le Dauphin itsasuntzian atzemandako euskarazko gutunetaz Eusko Ikaskuntzaren egoitzan.

Bestalde UEUrekin lankidetzan eramaten dugun beste Akademiatik tartarika hitzaldi zikloa Biarritzeko mediatekarekin lankidetzan Gari berasaluzeren, 64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan aurkeztu du maiatzaren 19ean urtaroko azken hitzaldia emanez. Eta ekainaren 16 ean Baionako Kalostrape ostatuan UEUren 50 urteen kariko hitzaldi- pesta iraganen da, honetan doktiregai gazteer hitza emanen zaie haien ikerketak laburki aurkeztu ditzaten giro goxo batean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp