Mirentxu Purroy, Ibilbide bati saria

Gure bazkideak

2021/11/15

Mirentxu Purroy, Ibilbide bati saria

Eusko Ikaskuntzako bazkide Mirentxu Purroyk 2021 Euskal Kazetaritza Saria jaso du izandako ibilbide profesionalagatik.

Euskal Kazetarien Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak urteroko sariak eman zituzten Bilbon, azaroaren 10ean. Zazpigarren edizioan, Ibilbide Profesionaleko Saria Mirentxu Purroy kazetari eta errealizadoreari eman diote, euskal kazetaritzako profesional gisa egindako ibilbideagatik. Punto y Hora aldizkariaren sortzailea eta Egin egunkariko zuzendaria izan zen, eta urte askoan zuzendu zuen “Mundo.hoy” kazetaritza-gaurkotasuneko eta -ikerketako programa Euskal Telebistan. El Silencio de los Inocentes eta Tras el tiempo filmen egilea da, dokumental ugari egin ditu baita.

Euskal Kazetaritza Sariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen dituzte, BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesarekin eta lankidetzarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp