Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NORA ZOAZEN ERRAN DAZTAZU
Testu normalizatua
NORA ZOAZEN ESAIDAZUE
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
EA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.-Nora zoazen erran daztazu,
Andre dena Maria.
-Ni banoaie Belenera,
Beleneko irira,
Beleneko irira eta
seroren ospitalera.

II.Altzina kamina zazie...
.....................................
Ospitalekoak galde ziguten:
¿zek nongoak zerate?

III...................................
Gori aitu zuenean
Josefe jaunak
nigarrari eman zue.
Gortxen goiti artzainak dira
goazen gu ere arara.

IV.Arara bidea luze dago,
erortzeko peligro da.
..................................
..................................

V.Ama Birjina erditzen sarri
borda idiki batean,
borda idiki batean eta
idi-ganbela batean.

VI.Amak Semea maiolatzen du
arrí otzaren gainean,
idiak atsez berotzen eta
mandoak ostiko emaiten;
idia benedikatu eta
mandoa madarikatu."