Euskal kantutegia

Berezko izenburua
USO ZURI EDER BAT
Testu normalizatua
USO ZURI EDER BAT
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LEKEITIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Uso zuri eder bat
oinetan ortozik (sic)
aldatzean gora doa
egoak zabalik.

II.Aldatzen goieneko
zelai eder baten
Birjinea topau neban
etseden egiten.

III.Kristoren Birjinea
¿or zer eiten dozu?
Kristo billetzen nabil
ikusi bedozu.

IV.Kristo zeruan dago
Mezea ezaten,
Aingeru San Gabriel
Mezea erosten.

V.Zeruko aingeruak
orgañua yoten,
amabi apostoluak
Mezea entzuten.

VI.¡Jesusen jardineko
lorearen argia!
Bera ta Santa Klara
dontzella garbia.

VII.Amaren erraietan
zenduan grazia,
munduan ibilteko
ejemplu andia."