Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZUBI BERRIAN
Testu normalizatua
ZUBI BERRIAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LARRAUN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Zubi berrian gera ginaden
astelen iluntze baten;
boz mudatuak aditu eta
yarririk erreparatzen,
Monjen paretan zulo batean
ontza zegoan kantatzen. U U.

II.Non zegoan ondo begira eta
eman gendion arrika;
ala ere etzan, etzan mugitzen
guri begira yarrita
lanik asko artu genduan
eskalerak ekarrita. U U."