Euskal kantutegia

Berezko izenburua
SANTA YAGEDA (II)
Testu normalizatua
SANTA AGEDA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
OTXANDIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Santa Yageda Yageda
bihar da Santa Yageda
bihar da Santa Yageda eta
gaur aren bezpera gaba.

II.Libertatea eskatzen diot
etxeko printzipalari
Santa Yagedaren alabantzak
kantatutzera noa.

III.Grazia diot eskatzen
Santa bedeinkate oni
kristiandadean onen izena
beti bedeinkatu bedi.
IV.Emoizu bada emoizu,
baldin emongo badozu.
Aize au bere otza dago
ta lagunok bere irritu.
Andra Santearen amorearren
limosna on bat eiguzu."