Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AHAIRE ZAHAR HUNTAN (Versión 2)
Testu normalizatua
AIRE ZAHAR HONEKIN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
ATHARRATZE-SORHOLÜZE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Ahaire zahar huntan bi bertsü berririk
Alagrantziareki khantatü nahi tit;
Bihotza libratürik phena orotarik,
Desir düdan maitia beitüt gogatürik.

2. Enian ez erranen, ezpeitzian üdüri,
Gogatüren niala maitia jagoiti.
Mintzo naintzon bethi ahalaz oneski: (nintzeion)
Hura, ene erranagatik, sekülan ezin konberti.

3.-Zazpi urtez zitzaitzat ondoan ibili,
Ene tronpatü nahiz malezian bethi;
Orai egiten düzü aisa nitzaz irri:
Jinko Jaunak, begiraizü, etzitzan püni.

4.-Zelüko Jinko Jaunak badü pietate;
Bere denbora dizü errota egile.
Ürgülütsian bortxaz konbertiazle:
Feit horrez orhit zite, maitia, zü ere.

5.-Ühaña da ihize arrañ hurin düna:
Mutilak trende amoros dieño.
...........................
Desenia kunpli eta guetzat adio.

6.-Pikanti mintzo zira mütiler, maitia,
Ez, sunia bazeneza düzün estatia;
Maite ezpalinbanü fidelitatia,
Elitzaikezü konbeni hola mintzatzia.

7.-Presuna bat denian plazera galdürik,
Arramarkiren düzü inkietatürik;
Ene inkietarik ez egin kasürik,
Bestelan eztükezü ni baizik galdürik.

8.-Arañeko süjeta, ororen lilia, (Arañe, barrio)
Neskatila gaztetan parerik gabia:
Zaldiz igorriren deizüt zuri txerkaria:
Hartan gañen jinen zira zü eta frütia."