Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LILI BAT
Testu normalizatua
LILI BAT
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
HAZPARNE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

l.- Lili bat ikhusi dut baratze batean,
desiratzen bai nuke neure sahetsean,
lorea eztu galtzen udan ez neguan:
haren kiderik ezta bertze bat munduan.

II.- Deliberatu nuen gau batez joaitera
lili arraro haren eskura hartzera;
ezpainuen pentsatzen guardiatzen zutela:
gau hartan uste nuen han galtzen nintzela.

III.- Abiso emaiten dut orai munduari
eta partikularzki jende gazteari:
gabaz ibiltzen dena eztela zuhurregi,
ni eskapatu bainaiz, eskerrak Jinkoari."