Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ITSASOAN ARI ZIREN (Versión 2)
Testu normalizatua
ITSASOAN ARI ZIREN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Itsasoan ari ziren
Arbola landatzen;
Itsuak ikusi du
Etxea erretzen;
Mutuak deiardaka
Jendearen biltzen;
Zangomotza lasterka
Urketan ari zen.

2. Mutiko bat ikusi dut
Hiruehun urtetan
Mariñel zabilala
Urtzietako soketan
Haren attona berriz
Hararat urketan
Kalotxatzat zituela
Xalupak oinetan.

3. Zakurrak ikusi du
Gatua itsasoan
Promenan zabilala
Ombrela eskuan,
Haren attona berriz
Ari zen jokuan,
Kartatzak zituela
Ezpalak eskuan"