Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EGUN BATEZ ARI NINTZELARIK
Testu normalizatua
EGUN BATEZ ARI NINTZELARIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Egun batez arin nitzelarik
Sala batian brodatzen,
Itsasotik aditu nuen
Mariñel bat kantatzen,
Mariñel bat kantatzen eta
Bertsu hauen emaiten.

2. Utzirik brodatzia eta
Juan nintzan amaren ganat
Heian utziko ninduenez
Itsaso bazterrerat,
Itsaso bazterrerat eta
Kantuen entzuterat.

3.-Nere alaba, abil-abil
Itsaso bazterrerat;
Bainan orhoit hadi hargatik
Iluna hurbil dela ,
Iluna hurbil dela eta
Etxerat itzultzia.

4.-Mariñela, mariñela
Emok untziari bela;
Aspaldian desir nuena
Jin zautak untzirat bera;
Jin zautak untzirat bera eta
Parti gaiten bereala."