Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EGUN OROZ
Testu normalizatua
EGUN OROZ
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Egun oroz goizetan arratsetan,
Bethi nago pena-doloretan.
Ezin dirot ez jan,
Ez eta ere edan.
Ez dakit zer dudan:
Gaitza haundi bat da ni-baitan,
Amarratzen nau bet-betan...
Ni enaiteke bizi gisa hunetan.

2. Othe daite mundu huntan penarik
Nik dutana baino haundiagorik?
Beti trublia nago,
Geroago barnago.
Burua dut lanho;
Esperantza ere bano
Izanen ere oraino
Zu aldamenian ikusi arteraino.

3. Antxu gazte bilo hori ederra,
Sar zaite, sar, korralean barnera:
Artaldia bada
Oi, zure beharra.
Turna zaite, turna
Zure sortu lekura...
Desiratzen dut nik hura,
Zure bila nindabilan ardura.

4. Artzain ona?- Badantzut, ene jauna.
-Zato beraz, zato ene gana.
Errebelatu denak
Deraitzuia pena?
Antxu begi urdina, (bilo)
Konsala zaite, artzaina,
Sorturen dela ordaina,
Etzitezila horrela xangriña!"
1874;