Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK
Testu normalizatua
GOIZEAN GOIZ JAIKIRIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Goizean goiz jeikirik, argia gaberik
Urera joan ninduzun, pegarra harturik.

2. Gazte galtza xuri bat jarraiki ondotik;
-Arreba, nahi duzuia urera lagunik?

3. Nik, ez nuela nahi urera lagunik;
Aita beha zagola salako leihotik.

4. Aita beha zagola, nik ez, erranagatik,
Pegarra joan zerautan jaun harek besotik.

5. Urera ginenian, biak musuz-musu,
Galdegin baitzerautan: -Zoinbat urthe tuzu?

6.-Hamasei...hamazazpi, orain ez konplitu;
Zurekin ezkontzeko gazteegi nuzu.

7. Etxerat agertzeko nik dutan beldurra,
Ez jakin nola egin amari gezurra!

8.-Nexka, nahi duzuia ni erakuts zuri
Etxerat agertzean zer erran amari?

9. Urtzo xuri pollit bat gauaz dabilana,
Hark ura zikindurik, gelditu naiz, ama.

10.-Dakigunaz geroztik zer erran amari,
Dugun pegarra pausa: gaitezen liberti."