Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOSIA EZ DET ANDIA
Testu normalizatua
GOSEA EZ DUT HANDIA
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Gosia ez det andia, baño
Egarria det u(g)ari.
Santa sekulan amoriorik
Ez diot artzen urari.
Edaten ari, t'edan naiago:
Beti nago egarria.
Au edan gabe egotia da
Neretzat penitentzia.

2. Lenbizi sartu tabernan eta
Ateratzen naiz azkena.
Beti edaten ari ta ala ere,
Ezin bete det barrena.
(Y)au da edari gustagarria,
Oso poztutzen naena!
""""Mari Jesusa biyotzekua,
Bete amalaugarrena""""."