Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GUAZEN LAGUN (Variante)
Testu normalizatua
GOAZEN LAGUN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Guazen, lagun, guazen, lagun,
Biok Athizanera;
Urso xuri bat jalgiko baita
Athizanera plazara.
Hura nahi nuke bildu
Neure sarietara. (bis)

2. Athizane hortan bada
Ihiztari habilik
Ursoño hari jarraizki zaizko
Bat edo bia ondotik;
Bainan ezin khendu diote
Hegalpetik lumarik. (bis)

3. Belatxa bezein arina banintz,
Juatekotzat airean,
Ursoño hura harrapa niro
Airean edo lurrean;
Edo bertzenaz sar nindake
Haren usotegian. (bis)

4. Aspaldian erraiten zautan
Bertzeño batek egia:
Gauaz ongi zerratzen zela
Haren usotegia;
Imposible izanen zela
Haren gana sartzera. (bis)"