Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LILI BAT IKUSI DUT
Testu normalizatua
LILI BAT IKUSI DUT
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Lili bat ikusi dut baratze batian;
Desiratzen bainuen nere sahetsian.
Lorie ez du galtzen udan ez neguian;
Haren parerik ez da bertze bat munduan.

2. Deliberatu izan dut gau batez joaiterat
Lili agrados haren besoetan hartzerat.
Ez bainuien pensatzen guardiatzen zutela:
Gau hartan uste nuen han galtzen nitzela.

3. Badut abisu bat emaiteko herriko yenderi
Eta partikulazki gazte dieneri:
Gauaz dabilan hori ez dela zuhurregi.
Ni eskapatu bainaz eskerrak Yainkoari."