Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ORAIKO NESKA GAZTIAK
Testu normalizatua
ORAINGO NESKA GAZTEAK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
LUZAIDE/VALCARLOS
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Oraiko neska gaztiak,
Amarretarik zortziak,
Pretensionez betiak.
Bertzen gostuz bestitzen tuzte
Betentez beharriak,
Edaztunez eriak,
Soinian espartin zuriak:(oinian)
Mutillen gastuz guziak,
La, la, la, la, la,
Mutillen gastuz guziak.

2. Ez dut erraten bertzerik
Baita inportantagorik
Kongreganiok oik segurik,
Plazetan ere ibiltzeko
Ez dut nahi mutillik.
Bi begiak apalik,
Ezpainak erdi etsirik
Arras artean segurik,
La, la, la, la, la,
Arras artean segurik.

3. Elsuden iluna
Aspaldi beira daudena
Egiteko fortuna,
Gostu onezxerkatzen dute
Berek eskar dutena.
Ez dut bertzek errana,
Nehorrek frogatu dudana
Hek lotzen diren yuntena,
La, la, la, la, la,
Hek lotzen diren yuntena.

4. Gero zer zayote gertatzen
Hiz laburrez dut erranen
Guziek yakin dezaten.
Aitzinetik hasten zaizkote
Kotillunak laburtzen,
Estomaka larritzen,
Gerri ondua loditzen
Orduan dire tristatzen,
La, la, la, la, la,
Orduan dire tristatzen.

5. Nigarrez ordu beretik
Egiaz urrikiturik
....................
Bereala kentzen dituzte
Petentak beharretarik,
Errestasunak eritik,
Zapeta xuriak zoinetik:
Nik ez dut eyen beharrik,
La, la, la, la, la,
Nik ez dut eyen beharrik."