Euskal kantutegia

Berezko izenburua
OI, HAU DA MIRAKÜLÜ
Testu normalizatua
OI, HAU DA MIRAKULU
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
ATHARRATZE-SORHOLÜZE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Oi, hau miraküllü estonagarria!
Arima jüsto horren mündil'agertzia.
Hebentik junik zela bazizün urthia;
Egün berriz egin dü huna ützültzia.

2. Ama zizün elizan urthebürüzale,
Ahizparik gaztena etxiri so'gile.
Harek, ez ustez ihur bazela etxian,
Bere ahizpa hila ikhusten dizü han.

3. Hilak erraiten deio:-Bizi'ag'ixilik;
Ez deñat deüs eginen; ez egin nigarrik.
Ni hire ahizpa nün, mündü hunta jinik,
Zerbeit sokhorri nahiz orai hire ganik.

4.-Eta zer plazer düzü, ahizpa maitia?
Pürgatorioan deia zure izatia?
Zure hantik libratzeko banü photeria,
Segür egin nirozü en'ahal güzia.

5.-Au!, behar hitzait joan gañek'elizala,
Eta ama igorri Santa Barbarara,
Maidalenara eta hantik Sarrantzera:
Promisik, oi, ez egin ahalaz seküla!"
2740;