Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ALDAPEKO SAGARRAREN
Testu normalizatua
ALDAPEKO SAGARRAREN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
AZKAINE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

Aldapeko sagarraren adarraren puntan,
Puntaren puntan,
Xoriño bat zegoen kantari:
Tiruliruli,
Tirulirula.
Nork kantatuko (dantzatuko) ote du soñutxo hori?

Enauk, eta banauk, eta fraidia nauk.
Ezkondu nahi, ta dirurik ez;
Dantzatu nahi, ta soñurik ez;
Aira onian, korri aldrebes.
Huna Jaunaren xerria,
Erre patataz asia.
Hiru migatxo, adar luzetxo:
Aida onian korri, Katalinatxo."