Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LILI BAT IKHUSI DUT
Testu normalizatua
LILI BAT IKUSI DUT
Kantutegia
Ene Hautia
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Lili bat ikhusi dut baratze batean
Desiratzen bainuke nere sahetsean.
Lorea ez du galtzen udan, ez neguan }
Haren parerik ez da bertze bat munduan. } (berriz)

2. Deliberatu nuen gau batez joaitera,
Lili arraro haren eskura hartzera,
Ez bainuen pentzatzen beiratzen zutela }
Gau hartan uste nuen han galtzen nintzela. } (berriz)

3. Etsemplu bat nahi dut eman munduari
Eta partikulazki jende gazteari:
Gabaz ibiltzen dena ez da zuhurregi, }
Ni begiraturen naiz, eskerrak Jainkoari. } (berriz)"