Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GAN NINTZEN BARATZERA (1)
Testu normalizatua
JOAN NINTZEN BARATZERA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

l.- Gan nintzen Baratzera tipula yorrara,
oina irristatuta erori lurrera:
tarara la ra la la ta ra ra la ra la lai
oina irristatuta erori lurrera.

II.- Etorri zen barbera nerrau ikustera,
barberak erran zuen ""oina du minbera""
ta ra ra la ra la lai ta ra ra la ra la lai
barberak erran zuen ""oina du minbera"".

III.- Etorri zen maitea nigar egitera,
bereala senda nintzen ikusirik bera;
tarara laralalai, tarara laralarai,
bereala senda nintzen ikusirik bera.

IV.-Au kusi zuenean mintzo zen barbera:
gazteak sendatzeko deusik ezkera;
tarara laralalai, tarara laralarai,
gazteak sendatzeko deusik ezkera."