Euskal kantutegia

Berezko izenburua
JAINKOAREN AMA
Testu normalizatua
JAINKOAREN AMA
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Jainkoaren Ama, ama guziz ona,
Zaitzagun maitha, bethi, bethi. (bis)
Guk gure amatzat hartzen zaitugu,
Bethi zu maithatuz bizi nahi dugu;
Azken hatseraino kantatuko dugu
Bethi, bethi.

2.Hemengo hersturak ikhusten ditutzu
Zoin den lotsagarri bizitzea dakigu;
Beraz zure haurrak hemen beirazkitzu
Bethi, bethi.

3.Gure flakeziek zure bihotza
Dute erdiratzen, samurra baita,
Gutaz izan zazu, oi! urrikalmendu
Bethi, bethi."