Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ORAIN KANTATUKO DET (1)
Testu normalizatua
ORAIN KANTATUKO DUT
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LARRAUN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Orain kantatuko det Bizkaiko berria,
goieriko guztien atsegin garria.
La ra la ra la la, la ra la ra la la,
la ra la ra la ra la la ra la ra la la.

II.- Iru ta iru sei dira ta iru bederatzi,
neskatxak mutilakin eztabiltza gaizki.

III.- Orain etorri zaigu Madrildik ordena:
marabidi batean mutilik onena.

IV.- Onak baldin badira eztira garesti;
txarrak baldin badira, probatu ta utzi.

V.- Pikuaren ostoa itzala egiteko:
ederregia zara nekeraziteko.

VI.- Arrosaren pareko kolorearekin,
¿zeinek otedaduka portuna zurekin?

VII.- Baratzeko pikuak iru txorten ditu,
mutil andrezaleak ankak arin dite.

VIII.- Ederra zera baina etzera arrosa
kolore zuri-gorri neskatxa amorosa.

IX.- Ederra zera baina etzera sekreta (sic)
maizago yoko nuke leioko krisketa."