Euskal kantutegia

Berezko izenburua
KANTUZ
Testu normalizatua
KANTUZ
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
Kantuz izan dudano zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
Kantuz ez du ta beraz hiltzea merezi ?

2.Kantuz iragan ditut gau eta egunak;
Kantuz ekharri ditut griñak eta lanak;
Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak:
Kantuz eman dauztate, obra gabe, famak;
Kantuz hartuko nauia zeruko Jaun onak !

3.Kantuz eman izan tut zonbaiten berriak,
Kantuz atseginekin erranez egiak;
Kantuz egin baititut usu afruntuiak,
Kantuz aithortzen ditut ene bekatuiak;
Kantuz eginen ditut nik penitentziak.

4.Kantuz eginez geroz munduian sortzia,
Kantuz egin behar dut, ontsalaz, hiltzia.
Kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia,
Kantuz idekiko daut San-Pierrek athia,
Kantuz egin dezadan zeruan sartzia....

5.Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
Kantuz ene lagunek harturik airian;
Kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
Kantu frango utziko diotet munduian,
Kantuz has diten bethi nitaz orhoitzian."