Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ESKUAL-HERRIA GURE AMA DA
Testu normalizatua
EUSKAL HERRIA GURE AMA DA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Lapurdi eta Bachenabarre,
Zibero eta Nabarra
Gipuzko herri eta Bizkaia
Zazpigarrena Alaba !
Guziek elgar atchik dezagun
Niholere ahal bada
Aiten kostumak segi ditzagun
Ukha ez dezagun Ama.

2.Eskual-herrian gaizki gabiltza
Zorigaitzez aspaldian;
Hantche kastillaz, hemen frantsesez
Ari gira solasean;
Denen ikhastia gizonak on du, dabilalarik munduan;
Bainan eskuara, ahantzi gabe,
Beira dezagun buruan.

3.Ala Frantzian nola Españan,
Etsai batzu errabian,
Gure mintzaia galdu beharrez
Ari dirade lanean:
Ama utz-eta amaizuna har,
Gertha litake orduan !
Geldi gaitezen gu Amarekin:
Hoberik ez da munduan !

4.Aita eskuaraz mintzo da eta
Semean arrapostua:
Soy Vascongado, pero ahantzi
ttipitikan ikhasia !
Ez dea hori amarendako
Bihotz-erdira-garria ?
Berak mundurat eman ondoan
Semean arnegatzea !

5.Zezar-en manuz tropak jin ziren
Eskual-herrirat milaka,
Kostumatuak denen ibiltzen
Beren aitzinian lasterka.
Bainan orduan ikhasi zuten
Zer den Eskualdun-arraza:
Mendi-zokoan dagoen lehoina,
Handik khentzea nekhe da !"