Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HIRU NECHKAK
Testu normalizatua
HIRU NESKAK
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ithurritik jitean hiru nechka eder
Ari ziren kantu bat irakasten bester:
Pollita kausiturik ikasi dut laster
Bai gora Euzkadi Orai eta bethi
Bai gora eskuara Azkar bizi bedi.

2.Batek zaia churia zakharren polliki,
Aingeru baten pare arin-arin joaki...
Eskualdunak fedea beiratzen badaki.

3.Bigarrenak gorria zaukan dabantala,
Begia urdin bezain argi ta leiala...
Eskualdunek garbirik daukate odola.

4.Hirugarrena berriz, airos bidez-bide,
Esperantza-kolore, soinekoak pherde,
Nehoiz etsitu gabe gure hartan gaude.

5.Hiru nechka ederren hiru soinekoak
Eskualdun banderaren dira parekoak
Gora gure herria eta herrikoak !"