Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GERLA ONDOAN
Testu normalizatua
GERLA ONDOAN
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Behatu diotet, gaur, gure mendietari
Eta ikusi ditut arthaldez igeri !
Behature diotet oihan handieri,
Ederki hostaturik hirriz zauden neri !

2.Karrankaz airatuak, han, bortu gainean,
Arranoak, lerroka zeru gorenean
Harat hunat zoazin, librotasunean...
Soldado-Choririkan bat ez, urrunean !

3.Ur-chirripa heldu zen, garbirik, goizean,
Othoitzean Jaunari, kantuz-erasian!
Chori papo-gorriak, leiretan sasian,
Hurrupaño bat dio hartu airatzean!

4.Barrandan egotu naiz, kanoia, zafraka,
Noiz behar othe nuen aditu, milaka...
Bildotch-ardiak ditut entzun marrumaka;
Artzaina ondotikan, heldu zen chichtuka!

5.Nere etchea churiak - hirriz dena ari
Dir dir egiten zion argi-zirrintari!
Erleak, burrunbaka, lothuak lanari...
Andre-gaia zabilan... bihotza kantari !

6.Hil-mezuen orde, nik alegrantzietan,
Espos-oihuak ditut entzun, elizetan!
Kapa ilhunak, orai, beude chokoetan...
Oi, zombat joia pullit, aurthen herrietan!

7.Izatua naiz beilan, gerla-tokietan,
Eta zer ikusi dut, hildo ilhunetan ?
Ogi urhezkoa zen heldu, lorietan !
Chori bat kantuz ari, kanoi baten puntan !

8.Ikusi izan ditut hango hil-herriak,
Milak han, martirak, lerroka zarriak;
Hauchet zioten orok, hantchet eroriak:
Bakea duzuela, Bakea, Herriak !

9.Eguerri zen, hain chuchen, nik uste gabean;
Sartu nintzen, goiz batez, eliza batean;
Jesus-Haurra mintzo zen, bi taulen artean:
Loria zeruetan! Bakea lurrean!"