Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HAUR HILAREN ARREBA ETA AMA
Testu normalizatua
HAUR HILAREN ARREBA ETA AMA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1
Ama, ene aneiak egun zer othe du?
Begitarte guzia baitzaio ilhundu
Sehaska huni buruz kantu eta kantu,
Irri baten aiduruz astia dut galdu

2
Ama, gure Battittak deus eztu erraiten;
Orai geldi-geldia hortchet da egoiten;
Hatsa urbildik ere ez diot entzuten...
Hila dela diote...nik ez dakit zer den!

3
Hau hila dugulakotz, Mariak ochtion
Ichilik eta prestu egon nadin zion.
Zer! Kantatu gaberik behar niz ba egon?
Hil direner kantua ez othe zaie on?

4
Ama, zer dut ikusten? Zu ere nigarrez?
Zorigaitza etcherat jin zaiku arabez?
Ez dakit nigar egin behar diotanez,
Zuk erradazu, ama, garbiki bai.al.ez.

5
-Ez haurra, ez dun behar nigarrik ichuri,
zorigaitzik etzaion gertatu nehori.
Ire aneia orai zeruan dun ari
Kantatzen errepikan ospe Jainkoari

6
sehaska hotz hunetan gorphutz huts bat baizik
ez dun orai gelditzen;
ez dun bertze fitsik...
Arima ilki zion Jaun goikoak goizik;
Aingeruen gorthean hartu din jagoitik.

7
Maddalen, ikusi dun joan den egunean
Pinpirin-arroltze bat zur horren gainean.
Kuchkua hor utzirik apecha beha zan,
Hegaldaka johaki ederrik airean.

8
Hala hala Battittak gorputza utzi din:
Gero joan dun zerurat eder eta arin;
Irriz hegaldatu dun eta lehiarekin.
Handik, gutaz gaichoa oi! Urrikal dadin.

9
-Ama, nahi nintzake apecha bezala;
agurka lorez-lore polliki dabila.
Zeruko lilietan ibiltzekotz hola,
Biak Battittarekin Jaunak deit gitzala."