Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EGUN OROZ
Testu normalizatua
EGUN OROZ
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Egun oroz, goizetan arratsetan,
Bethi nago pena doloretan;
Ezin dezaket jan, ez eta-re edan.
Ez dakit zer dudan,
Gaitz handi bat da ni baitan;
Amarratu nau bet betan...
Ez naiteke ni bizi gisa hunetan!

2.Antchu gazte bilo hori ederra,
Sar zaite, sar korrela barnera:
Artaldean bada oi zure beharra.
Turna zaite, turna zure aiten sor lekura.
Desiratzen dut nik hura,
Zure ondoan ibili naiz ni ardura.

3.Artzain ona? -Badantzut, ene jauna-
Othoi zato, othoi, ene gana.
Errebelatu denak derautzuia pena,
Ez izan dudarik, oi Antchu bilo urdina.
Sorturen dela ordaina?
Etzaitezela horrela changrina!"