Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PARTITZEKO TENORIA
Testu normalizatua
PARTITZAKO TENORIA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Mila zortzi ehun'ta berroi hemeretzi:
Kantore berri batzu nahi tut ezarri
Penetan direnentzat oi, kontsolagarri!
Gauzak har ez ditzaten sobera barnegi.

2.Kantu hauk eman ditut neure buruari,
Zeren bihotzian dut hainitz sofrikari:
Gorte eginik nago izar eder bati,
Eta ni malurusa zortian erori!

3.Partitzeko tenoria huna non den jina,
Urrikaltzeko baita kasu huntan dena;
Izar baten uzteak emaiten daut pena,
Zeren hura bainuen munduan maitena.

4.""Izar charmegarria, oi penetan gira,
Pena doloriak oro gure gainean dira;
Zure hitzetan fidel egoiten bazira
Jainkoaren graziak gu ganako dira.""

5.Graziak hausten dira, oi demborarekin,
Eta partikulazki, zure'ta nerekin,
Ezkontzekotzat beraz biak elgarrekin,
Armadetako berri behat dugu jakin..."