Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ERREZTUNA
Testu normalizatua
ERREZTUNA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Partitu nintzen herritik, zuri promesa emanik, (berriz),
Enetzat fidel egon zinten ongi gomendaturik,
Ez duzu egin kasurik !

2.«Fidelik ez egoiteko ez dut ez nik arrazoinik ;
Ene bihotza zuk daukazu arras enganaturik,
Hortaz ez izan dudarik ! »

3.«Partitzean eman nauzun seinaleño bat nik zuri ;
Seinaleño hura nik orai nahi nuke ikusi,
Ez bauzu eman nehori ».

4.« Zuk eman seinale hura ez dut eman ez nehori,
Begiratuko ere nuen, ez balitzeraut hautsi,
Bainan egin zaut bi zathi ! »

5.Nik eman erreztun hura ez zuzun bada kobria,
Ez zen eta ere zilarra, bainan zuzun urria,
Diamantezko begia !

6.Amodiorik bazinu zuk, batere, enetako,
Pochiak bilduren zintuen niri erakusteko,
Satisfos ni egiteko !......»"