Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MENDIAN ZOIN DEN EDER
Testu normalizatua
MENDIAN ZEIN DEN EDER
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Mendian zoin den eder epher zango gorri !
Ez da behar fidatu itchur'eder horri.
Ene maiteak ere bertzeak iduri
Niri hitzeman eta gibelaz itzuli.

2.Gaztena, ontu-eta, lurrean ihaurri:
Ene bihotza duzu zu ganat erori,
Eta zurea aldiz harria iduri:
Ene begi gaichoak nigarrez ithurri.

3.Airea zahar eta khantorea berri:
Ene maite pollita zira charmagarri:
Kolore churi-gorri arrosa iduri,
Mundurat jina zira ene ihargarri.

4.Heldu naiz zure ganat arrosa ederra
Ezin bertze huntarik nezazun athera.
Changrin huntan hiltzeko jin balait malura,
Begian bazinuke bethiko nigarra."