Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LORE POLLIT BAT BADUT NIK
Testu normalizatua
LORE POLIT BAT BADUT NIK
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Lore pollit bat baduk nik
Aspaldi begiztaturik
Bainan ez naite mentura
Haren hartzera eskura;
Baitakit zer den lanjera
Hari behatzia sobera.

2.Lore ederra, behazu:
Maite nauzunez errazu.
Zure begiek ene bihotza
Betbetan dute kolpatu.
Kolpe hortarik badut nik
Malhur izaitia irrisku.

3.Aize hotzari guardia,
Iguzkiari ez fida:
Zure kolore bizia
Izan daiteke histua.
Esku on batek biltzia
Desiratzen dautzut, maitia."