Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ENE ANDREA, ANDRE TTIPIA
Testu normalizatua
ENE ANDREA, ANDRE TTIPIA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ene andrea, andre ttipia.
Bainan emazte garbia !
Choriak sasian
Erne kantatzian,
Bethi jeikia da ;
Gero; pitcherra buruan doa
Laster ithurrietara.

2.Bildotcha bezain ezti da eta
Langile nola erlea ;
Sukalde gamberak
Ta zoko guziak
Bethi garbi dira.
Ai ene andre ttipi ttipia
Gu guzien iguzkia !

3.Arrotza jiten bada etchera,
Ezpainetan du irria ;
Hari ohoreak,
Grazia guziak,
Ta mahain churia.
Huna salda'ta arno gorria
Sototikan ekarria."