Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PIPA HARTU'TA
Testu normalizatua
PIPA HARTUTA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Pipa hartu'ta, choratzen naiz,
Arno edan'ta, mochkortzen naiz,
Mochkortu eta, erortzen naiz!
Nola demontre biziko naiz?
Tralera lera....

2.Hamar botoila chankraturik,
Azken basoa klikaturik,
Azken chirrichta iretsirik,
Moltsa deraukat tturrindurik...

3.Urrundu zaizkit aichkideak,
Eta hurbildu ostalerak;
Etchean aldiz emazteak
Prest-presta ditu erasiak.

4.Bazter guziak ingurika,
Bideak ere inharroska:
Munduak zer du? Hau da hinka?
Goazen etcherat andarkoka...

5.Muthiko gazte ta leiala,
Konseilu onak har zaitzula;
Othoi bizian ez zaitela
Sekulan mochkor ni bezala..."