Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EZPELETA HERRIAN
Testu normalizatua
EZPELETA HERRIAN
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ezpeleta herrian ostatu batian
Gerthatu izan naiz bazkari batian
Uste gabian laur lagunetan;
Etchek' anderia bere lanetan,
Espantuia franko bere salsetan
Ageriko da gero obretan.

2.Etchek' anderia goizik jeiki zen;
Zortzi orenetan suia hila zen,
Haragia' ere bucherian zen,;
Hamek'orenetan garburen sartzen,
Eguerditan bazkaria prest zen;
Manera onez zopa on bat zen.

3.Zopa jan eta haragi ori
Ekharri dauku egosi berri,
Begiratu eta egin neron irri;
Pochi pochi bat eman zautan niri,
Zer jeneros zen etzen ageri,
Mamia guti, hezurra handi.

4.Arnoa zuten Bordalekotik,
Edo bertzela taula zokhotik,
Agollatua ongi uretik;
Edan dezagun beraz gogotik,
Horditziaren beldurra gatik,
Horrek ez gaitik joko burutik.

5.Zalhu dabila zerbitzaria,
Salsa bat badu egin berria
Nahi dugunez haren erdia;
Egin dezagun beraz guardia,
Saltsa eztela egun berria,
Bezperakua, mintzen hasia.

6.Galdetzen derogu zerbitzariari
Ekhar dezagun erraki hori
Ongi errerik, gizenian guri,
Begiratu eta egin neron irri,
Zikhiruaren fama tzarrari;
Mehe zen bainan etzen ernari.

7.Kafe on batek oro ahazten
Galdetu orduko berehala prest zen,
Ura doidoia pegarrian zen;
Hasi zen beraz noizbeit ekhartzen
Ura doidoia hasia belchten:
Kikera erdi bat phurruska bazen.

(OTXALDE)"