Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ITSUA ETA SASTREA
Testu normalizatua
ITSUA ETA SASTREA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Eskualdun bat zen itsu eta bertsulari,
Athez athe zabilan, iloba gidari;
Soineko eta diru, janhari, edari,
Nasaiki biltzen zuten bersu eman sari.

2.Zuhur gisa baitzuten sos guti chahutzen,
Piko baten azpian eltze bat zaukaten:
Hiru ehun libera harat bildu zuten.
Bainan gaichtagin batek ebatsi zioten.

3.Bere gordelekutik galdurik eltzea,
Bat zagon hatsperenka, nigarrez bertzea.
Ilobak erran zion: ""Osaba maitea,
Horra zer den kampoan gauzen gordatzea!""

4.-""Azkeneko aldian hemen ginelarik,
Ikusi gaituztela ez diat dudarik.""
-""Bai sastrea heldu zen, pegarra betherik,
Behatu zuen guri bainan urrunetik.""

5.-""Iloba, gida nezak sastrearen gana,
Adi dezan bertsu bat itsuak emana:
Gure eltzea badu harek eremana,
Bazakiat nik hura zer gisaz engana.""

6.Ilobak esan zion aphal beharrira:
""Sastrearen etcherat orai heltzen gira,
Irri faltsuan dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaichtorik, zuhurra bazira.""

7.-""Iloba, gida nezak arthoski bidean,
Zerbait daiat utziko, azken egunean:
Ehun luis baitiat piko baten pean,
Bertze ehun emanen, bihar, han berean.""

8.Sastreak bere baitan: ""Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak, handik;
Eltze hau, diruekin, berriz han emanik,
Bertze hiru ehunak bilduko tiat nik..

9.Sastrearen agintza balios izan zen:
Biharamun goizeko, eltzea han zuten!
Ilobak erran zion: ""Hemen dugu, hemen!
Oi zoin ongi sastrea enganatua den!""

10.""Moltsan behar diagu dirua ezarri.
Lurpean, hola hola, utzak heltze hori,
Eta emak barnean bortz edo sei harri,
Sastreak aski pisu altcha dezan sarri.""

11.Itsuak sastreari:"" Errak, to, egia,
Atzo bezala dukan arrai arpegia,
Ala trichterik dagon, doluan jarria,
Dirua erain eta... bildurik harria?""

12.-""Itsu harpagon, zikoitz, laido emailea,
Habil, eta ez kolpa ene ohorea!
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea,
Baduk aski zorigaitz hire ilhumbea!""

13.""Ni itsu, ilhumbean, hi, sastre erromes...
Dezagun lagun elgar biek ditugunez
Nik egiten haut jabe ene ontasunez
Okhertu nahi banauk hire begi batez...""

(Pierre DIBARRART)"