Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMSTERDAM PORTUAN
Testu normalizatua
AMSTERDAM PORTUAN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Amsterdam portuan
marinelak dabiltz,
kantuz ta karraxiz,
Amsterdam galduan;
Amsterdam portuan
marinelak lotan,
enborra-moduan
kaiako lanbrotan;
Amsterdam portuan
inoiz dira hiltzen,
edaritan lertzen,
gauaren barruan;
baita han portuan
jaio dira ere
mila itsaskume
kaia-inguruan.

2.Amsterdam portuan
marinelen jana,
gehiena arraina
haien otorduan;
parranda-orduan
lotsa dute galtzen;
indarrak gailentzen
eromen-munduan.
Bakailu usaia
danean nagusi.
Jolaseko nahia
dute erakutsi.
Eta altxa dira,
bragetak estutuz,
kalera begira
parrandan pentsatuz.

3.Amsterdam portuan
marinelak dantzan,
damekin balantzan
zoroen moduan;
eskuzko soinuan
musika indarrez;
marinelak trakets
pauso nekatuan;
Salto ta jiraka
parrez dira lertzen;
azkenik musika
penaz da ixiltzen.
Eta gero berriz
bueltatutzen dira,
kantuz eta irriz
edaritegira.

4.Amsterdam portuan
zurrut marinelak,
edan eta edan
eginez ahalak;
edan bai gehiago
putak dezaten on,
Amsterdam, Hamburgon
edo haruntzago.
Eman dutenekin
anima ta gorputz,
ezin da egin huts
mirabe hoiekin.
Gauakin katazkan
malkoz dira bete;
pisa dariete
damatxoen salan,
AMSTERDAM PORTUAN!!"