Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HESIRIK GABEKO
Testu normalizatua
HESIRIK GABEKO
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Hesirik gabeko zerupe hartan,
haize eta lur bategin ziren tokian,
amaierarik gabeko eguzki garaia da zure saioa.
Gari-belar horien itsasoan oinak dituzu txalupa,
eta pausoak, bat bezela mila.
Norbaiten artalde hori, zu neke gabeko zaindari.
Haize-errota baten azkenengo harria hartu dezu aulki.
Denboraren jabe etsia, bakardadearen lagun,
azala illun, begiak urrun, Mantxako artzaia, noiz arte ordea?
Aspaldi ahaztu ziren bide galdu ixiletan barna,
azala illun, begiak urrun, Mantxako artzaia, noiz arte ordea?"