Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MILLA ZORTZIREHUN DA / HIRUROGEI TA LAU
Testu normalizatua
MILA ZORTZIEHUN ETA
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Milla zortziregun da
irurogei ta lau,
Kristo mundura zala
orain dijuan au;
bertso bi paratzeko
kausak biartu nau,
orain abiatzen den
mingañak badirau.

2.Nik nai nituen beti
kontuak garbitu,
berreun bitartekokin
ez naute obeditu;
euskeraz esan eta
ondo konprenditu,
Santanasek animak
aixa eramain ditu.

3.Eramanak eraman,
bestiak geroko,
""mal pecado"" bazion
orrelako franko;
nik egin dizkiñet ba
egiñalik asko,
""hermano"" ta ""hermana"",
eskerrikan asko.

4.Sotera Mitxelena
da orren konduta,
onik batere ez dauka
gaiztua kenduta;
korrituan ipiñi du
neri arrapatuta,
ezin leike garbitu
lixiban sartuta.

5.Frantzisko Mitxelena
du sozidantia,
estimatu lezake
zerbait esatia;
zenbat familietan
egin du kaltia?
Au da asto guziyen
errematantia."