Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NAFARROA, ARRAGOA
Testu normalizatua
NAFARROA, ARRAGOA
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku
haizearen ibiltoki zabal, hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa, sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua;
amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa,
nahiaren eta eziñaren burrukatoki ekaitzez betea.

2.Nafarroa, arragoa, mahats eta gari
maitasun eta gorroto, gezur eta egia gurea,
Nafarroa, arragoa, lur beroan sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.

3.Nafarroa, Nafarroa, zuhur eta eroa
lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea,
erreka gardenen negarrez ibai lodietara
isurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia.

4.Nafarroa, arragoa, izen bat eta oinarri
eta oinaze, eta bidean zure billa ibiltzea...
piñudiek usaitzen dituzten
harritxigorrezko bidetan gora
oh, Nafarroa, Nafarroa, betikoa."