Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NERETZAT ZU, BIOTZ MAITE
Testu normalizatua
NIRETZAT ZU, BIHOTZ MAITE
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Neretzat zu, biotz maite,
zara udarako ifar aize.
egin nai zaitut nik orain laixter
nere emazte.

Itz goxo oiek entzunik
nere arima dago pozik
munduan dena ez da nai baizik
bizi mundik?

Gure etorkizuna
dago iluna
galduko dugula
itxaropena.

Nere asmoan gaur dago
saiatzea zuretzako
argatik ezkontzea naiago
zer obeago?

Zure gogoak badaude
gazte guztietan nun nai
lanarik eta dirurik gabe
gera ezkongai

Gure etorkizuna
dago iluna
galduko dugula
itxaropena."