Euskal kantutegia

Berezko izenburua
OIARTZUNGO FESTAK
Testu normalizatua
OIARTZUNGO FESTAK
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.San Esteban egunez
Oiartzun'go plazan,
nai zuenak ikusi
festa franko bazan;
bei bat atera zuten
zezenaren trazan,
asko korritzen zuan,
oso azkarra zan.

2.Plazarako lau zezen
eskatu erriyak,
iru zezen da bei bat
ziran ekarriyak;
jendia arritu du
ariyen korriyak,
astindu zitun ango
bandera gorriyak.

3.Plazara aterata
asi zan saltoka.
inguratzen zanari
segitu ta joka;
ez da ona izaten
alako epoka,
nik ez nuen asi nai
arekin borroka.

4.Festa onak zirala
emanikan traza,
hamabost minutuan
an bete zan plaza;
egoten al gerade
kontentu edo lasa,
desgrazia aundiyagorik
eztanian pasa.

5.Aurten Oiartzun ontan
izan da festatik,
ttunttuna alde batian,
musika bestetik;
bazan abundantziya
neskatxa gaztetik,
aumentua eldu da
senar-emaztetik."